
Pasaiako udal ludoteketan laster bukatuko da ikasturtea eta ondo bukatzeko, jarduera ugari antolatu dituzte. 300 haurrek baino gehiagok parte hartu dute orain arte barrutietako ludeteketan. Hilaren 12an, helduenak Senda Vivara (Nafarroa) joango dira. ...

Leonardo Jose Vigliato oreretarraren giharrek arrakasta izan zuten Andoainen pasa den igandean, Gipuzkoako Fitness Txapelketan fin ibili baitzen. Fitness Atletico modalitatean lehenengo geratu zen, koreografia onena berarena izan zen, eta fitness modal...

Entseguekin gaur hastekoak baziren ere, Altzibarko eskolen lokala okupatuta dago eta ezingo dute danborrada prestatzen datorren astera arte hasi. Beraz, ekainaren 7an hasiko dira entseguak, eta astearte eta ostegunetan izango dira, 19:30ean.

Herriko zazpi ikastetxetako ikasleek —Beraun Berri, Cristobal Gamon, Koldo Mitxelena Institutua, Langaitz EP, Langaitz Institutua, Orereta Ikastola eta Guretzearen Alabak— Eskola Agenda 21erako ideiak biltzen aritu dira ikasturte osoan zehar, eta pasa den ostiralean egindako pleno txikian aurkeztu zituzten. Bertan ekologiaren alde egin zuten hiru ekintzen bidez: gutxitu, berrerabili eta birziklatu. Ildo horretatik, hiru konpromiso nagusi hartu zituzten: bilgarri asko dauzkaten produktuak ez erostea, ikastetxeetako jangeletan edukiontziak jartzea eta patrulla berdea osatzea. Azken horrek, jarraipena egingo die gainontzekoek jokabide txarrei. Beste proposamen batzuk ere igorri zizkioten alkateari: informazio kanpaina gehiago martxan jartzea, graffitiak pintatzeko paretak egokitzea, zakarrontzi hirukoitzak jartzea eta txakurren jabeak kontzientziatuz jarraitzea, besteak beste. Hirugarren Eskola Agenda Hirugarren aldia da herriko zentroek Eskola Agenda 21 programan parte hartzen dutela, eta aurtengoan hondakinen gaia aztertu beharra izan dute ikasleek. Ekintza plana “osoa eta ongi egituratutakoa” izan dela nabarmendu dute Errenteriako Udaletik. Hiru fasetan osatu dute. Lehenengo fasea sentsibilizazioarena izan da, eta bertan hainbat euskarretan lan egin dute: kartelak, eskulanak, dokumentalak, ordenagailuetako jokoak, Inauterietako koreografiak, ontzien birziklatzeko zentroetara bisitak, Papresara… Bigarren fasean, diagnostikoa landu dute, eta inkestak egin dituzte herritarren kontsumo ohiturak jakiteko. Ekintza izan da azken fasearen lan ildoa; alegia, ahalegina egitea ohitura horiek aldatzeko. Juan Carlos Merino alkateak [...]

Azken Portu kiroldegiko igerilekua itxita egongo da erabiltzaileentzat larunbatean, 19:30etik ixteko ordura arte, waterpolo partida bat ospatuko delako. Bitarte horretan Azken Portuko bazkideek Artalekuko igerilekua erabili ahalko dute. Igandean, beste...

Bidasoa ibaiaren ur-emari txikia dela eta, igandean Irungo Bidasoa auzoko San Migel eremuan ospatzekoa zen Euskadiko Slalom Txapelketa —banaka eta patruilaka— bertan behera geratu da. Asteazkenean Euskadiko Piraguismo Federazioko eta Santiagotarrak...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zuberoa kantuz. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Elkarrizketaren tartea. 13:15ean: Lore atala. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena). 20:00etan: Albisteak. 20:30ean...

Hilaren 20an Ama Xantalen ermita itxiko dute, urria bitartean bertan egin behar diren berritze lanei ekiteko. Itxi aurretik bisitatzeko aukera ematen du Oiasso erromatar museoak, aldez aurretik izena emanez gero; 943-63 93 53 telefonoan edo museoaren...

Extremadurako jardunaldien barruan Rafael Garcia Platak Extremadura y sus señas de identidad Guadalupe goiburuko hitzaldia eskainiko du larunbatean 19:00etan, Amaiako hitzaldi-aretoan (sarrera Lopez Bezerra kaletik). Hori amaituta, Nina Martin Barroso...

Yellow Page (Lezo), Curasan (Oiartzun), Picore (Zaragoza), Unicornibot (Pontevedra) eta Duassemicolcheasinvertidas (Portugalgoak dira) taldeek kontzertua emango dute etzi, 21:00etatik aurrera, Trintxerpeko Mogambo aretoan. Doinu gogorrak lantzen dituzt...

Artaleku kaleko 2. zenbakiko eraikina eraisten hasi dira gaur goizean, eta horrek eragin handia izango du bai trafikoan, baita udal kiroldegiko erabiltzaileen ohiturengan ere. 07:00ak aldera hasi dituzte lanak, eta kiroldegiko aparkalekuko sarrerak itx...

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, Emakumea Pilotari egitasmoaren barruan, paleta argentinarreko Kutxa Sari Nagusiko partidak antolatu ditu hilaren 5erako (igandea) Ramuntxo Berriko pilotalekuan. Hala, 11:30etik aurrera, bi partida izango dira. Alde...

Amaia Narbarte EAT Errenteriako Atletismo Taldeko atletak zilarrezko domina lortu zuen altuera jauzian pasa den larunbatean, Euskadiko Eskolarteko Jokoetan. Gasteizko Mendizorrotzako pistetan egindako jokoetan 1,52 metroko jauzia egin zuen, Gazte Maila...

Gaur arratsaldean hasi eta hilaren 12ra bitarte, musika nonahi entzungo da Trintxerpen. Musikaz Blai ekimena 18:00etan abiatuko da Badut taldeak kontatuko duen Elefante Txikia ipuin kontaketarekin. “Bosgarren urtea du aurten ekimenak eta urtetik urtera osatzen eta zalbatzen doa”, azaldu zuen Maider Ziganda jarduneko alkateak aurkezpenean. Kantu jira lehen aldiz Larunbatean kantu jira kaleetan zehar ibiliko da lehen aldiz. “Ez dugu hilabetero egingo, baina urtero ekimenaren barruan sartu nahiko genuke”, azaldu zuen Juanje Neira Pasaia Musikaleko arduradunak. Gainera, hilaren 18an Antxon egingo den Zazpiak Bat egunean ere izango dira Trintxerpeko kantu jirakoak. Eskualdeko beste kantu jirako kideekin batera ariko dira. Aurreko urteetan bezala, jateko eta edatekoarekin txosna jarriko dute antolatzaileek. Horrez gain, hilaren 23an, San Joan bezperan, sua piztu eta bere inguruan dantza egingo dute. Errekorra “Krisiak gu ere ukitu gaitu, baina aurten errekorra hautsi dugu, inoiz baino ikasle gehiago eduki ditugu: 1504, hain zuzen ere”, azaldu zuen Neirak. Urtean zehar egindakoa ere nabarmendu zuen: “Zarzuelako bost saio izan ditugu eta azkenekoan 35 lagun izan ziren. Bestalde, ikasleak, Euskalduna Jauregian izan ziren aktuatzen, Bilbon, eta oso gustura izan ziren”. Egitaraua Hilak 2, osteguna 18:00: Ipuin kontaketa musikala Badut taldearekin: Elefante Txikia. Gudarien plazan. Hilak 3, ostirala Gudarien plazan, haurrentzako jarduerak Boveda [...]