%2,63 jaitsi da langabezia Bidasoan, eta %1,21 Oarsoaldean

Bidasoa Bizirik-ek eman dituen datuen arabera, Bidasoko langabezia tasa %2,63 jaitsi da apiriletik maiatzera Bidasoan, eta %1,21 Oarsoaldean. Hala, Bidasoko langabeen kopurua 5.895koa zen maiatzaren bukaeran, biztanleria aktiboaren %14,89. Oarsoaldean, berriz, maiatzaren bukaerako langabeen kopurua 4.881ekoa izan zen (biztanleria aktiboaren %13,76). Iazko maiatzaren bukaeran 5.318 langabe zeuden Bidasoan, eta 4.366 Oarsoaldean: urtebetean langabe kopurua igo egin da bi eskualdeetan (577 gehiago daude Bidasoan, eta 515 gehiago Oarsoaldean). Gipuzkoako langabezia tasa orokorra %12,30 da. Beraz, Oarsoaldea eta Bidasoa tasa horretatik gora daude. Gainera, Bidasoa da Gipuzkoako eskualdeen artean langabe gehien duena. Langabe gutxien Debagoienan (%9,49), Urola Kostan (%10,26) eta Donostialdean (%10,75) dituzte. Oarso-Bidasoan 10.776 langabe daude denera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.