Herriko zentroetako ikasleek Agenda 21erako proposamenak egin dituzte
Herriko zazpi ikastetxetako ikasleek —Beraun Berri, Cristobal Gamon, Koldo Mitxelena Institutua, Langaitz EP, Langaitz Institutua, Orereta Ikastola eta Guretzearen Alabak— Eskola Agenda 21erako ideiak biltzen aritu dira ikasturte osoan zehar, eta pasa den ostiralean egindako pleno txikian aurkeztu zituzten. Bertan ekologiaren alde egin zuten hiru ekintzen bidez: gutxitu, berrerabili eta birziklatu. Ildo horretatik, hiru konpromiso nagusi hartu zituzten: bilgarri asko dauzkaten produktuak ez erostea, ikastetxeetako jangeletan edukiontziak jartzea eta patrulla berdea osatzea. Azken horrek, jarraipena egingo die gainontzekoek jokabide txarrei. Beste proposamen batzuk ere igorri zizkioten alkateari: informazio kanpaina gehiago martxan jartzea, graffitiak pintatzeko paretak egokitzea, zakarrontzi hirukoitzak jartzea eta txakurren jabeak kontzientziatuz jarraitzea, besteak beste. Hirugarren Eskola Agenda Hirugarren aldia da herriko zentroek Eskola Agenda 21 programan parte hartzen dutela, eta aurtengoan hondakinen gaia aztertu beharra izan dute ikasleek. Ekintza plana “osoa eta ongi egituratutakoa” izan dela nabarmendu dute Errenteriako Udaletik. Hiru fasetan osatu dute. Lehenengo fasea sentsibilizazioarena izan da, eta bertan hainbat euskarretan lan egin dute: kartelak, eskulanak, dokumentalak, ordenagailuetako jokoak, Inauterietako koreografiak, ontzien birziklatzeko zentroetara bisitak, Papresara… Bigarren fasean, diagnostikoa landu dute, eta inkestak egin dituzte herritarren kontsumo ohiturak jakiteko. Ekintza izan da azken fasearen lan ildoa; alegia, ahalegina egitea ohitura horiek aldatzeko. Juan Carlos Merino alkateak [...]
Herriko zazpi ikastetxetako ikasleek —Beraun Berri, Cristobal Gamon, Koldo Mitxelena Institutua, Langaitz EP, Langaitz Institutua, Orereta Ikastola eta Guretzearen Alabak— Eskola Agenda 21erako ideiak biltzen aritu dira ikasturte osoan zehar, eta pasa den ostiralean egindako pleno txikian aurkeztu zituzten.
Bertan ekologiaren alde egin zuten hiru ekintzen bidez: gutxitu, berrerabili eta birziklatu. Ildo horretatik, hiru konpromiso nagusi hartu zituzten: bilgarri asko dauzkaten produktuak ez erostea, ikastetxeetako jangeletan edukiontziak jartzea eta patrulla berdea osatzea. Azken horrek, jarraipena egingo die gainontzekoek jokabide txarrei.
Beste proposamen batzuk ere igorri zizkioten alkateari: informazio kanpaina gehiago martxan jartzea, graffitiak pintatzeko paretak egokitzea, zakarrontzi hirukoitzak jartzea eta txakurren jabeak kontzientziatuz jarraitzea, besteak beste.
Hirugarren Eskola Agenda
Hirugarren aldia da herriko zentroek Eskola Agenda 21 programan parte hartzen dutela, eta aurtengoan hondakinen gaia aztertu beharra izan dute ikasleek. Ekintza plana “osoa eta ongi egituratutakoa” izan dela nabarmendu dute Errenteriako Udaletik. Hiru fasetan osatu dute. Lehenengo fasea sentsibilizazioarena izan da, eta bertan hainbat euskarretan lan egin dute: kartelak, eskulanak, dokumentalak, ordenagailuetako jokoak, Inauterietako koreografiak, ontzien birziklatzeko zentroetara bisitak, Papresara…
Bigarren fasean, diagnostikoa landu dute, eta inkestak egin dituzte herritarren kontsumo ohiturak jakiteko.
Ekintza izan da azken fasearen lan ildoa; alegia, ahalegina egitea ohitura horiek aldatzeko.
Juan Carlos Merino alkateak gogorarazi zuen udazkenean foro bat egingo dutela, hala nola, bertan planteatutako edukiak eta proposamenak landuko dituena.

