Ikasturtea bukatzeko jarduerak prestatu dituzte ludotekek
Pasaiako udal ludoteketan laster bukatuko da ikasturtea eta ondo bukatzeko, jarduera ugari antolatu dituzte. 300 haurrek baino gehiagok parte hartu dute orain arte barrutietako ludeteketan. Hilaren 12an, helduenak Senda Vivara (Nafarroa) joango dira. ...
Pasaiako udal ludoteketan laster bukatuko da ikasturtea eta ondo bukatzeko, jarduera ugari antolatu dituzte. 300 haurrek baino gehiagok parte hartu dute orain arte barrutietako ludeteketan.
Hilaren 12an, helduenak Senda Vivara (Nafarroa) joango dira. Oraindik izena eman ez dutenek lehenbailehen ematea aholkatu dute. Irteera 08:30ean izango da ludotekatik, eta itzulera 20:30ean.
4 eta 8 urte bitartekoek maiatzean egin zuten irteera, Errenteria-Oreretara eta Oiartzunera.
Festa hilaren 17an
Hilaren 17an guztiak elkartu eta festa egingo dute 17:30etik 19:30era.
Festa horretan jolasak egingo dituzte, tailerrak, eta gero parte hartzaile guztientzat merienda izango da.


