Ama Xantalen bisitatu daiteke obrak hasi arte
Hilaren 20an Ama Xantalen ermita itxiko dute, urria bitartean bertan egin behar diren berritze lanei ekiteko. Itxi aurretik bisitatzeko aukera ematen du Oiasso erromatar museoak, aldez aurretik izena emanez gero; 943-63 93 53 telefonoan edo museoaren...
Hilaren 20an Ama Xantalen ermita itxiko dute, urria bitartean bertan egin behar diren berritze lanei ekiteko. Itxi aurretik bisitatzeko aukera ematen du Oiasso erromatar museoak, aldez aurretik izena emanez gero; 943-63 93 53 telefonoan edo museoaren webgunean egin daiteke.
Egungo ermita XIV. mendekoa da, baina 1981.ean X. gizaldiko beste eliz baten arrastoak aurkitu zituzten —Gipuzkoan garai hartakoak ezagutzen diren bakarrak—, baita erromatar garaiko beste tenplu batenak. Ama Xantaleneko bisitan erromatar nekropolia eta aztarnategian bildutako materiala ikus daitezke.

