2011/5

Agus Cano: Apirilak 14

Agus Cano ezker abertzaleko zinegotzia. Ilusio handia egin zidan, bai. Orereta-Errenteriako Udalak, Errepublikaren 80. urteurrena zela-eta, EB-B udal-taldeak proposatuta eta Udalbatzaren gehiengoak hala erabakita, apirilaren 14an Errepublika berari eta  ditxosozko altxamenduaren ondorioz geldiarazi zen Udalbatzari omenaldia egiteko asmoa zuen. Ilusio itzela. ‘Bazen garaia’ ere pentsatu nuen. Zinegotzi moduan ekimen hori egiterakoan nolabaiteko eragile izatea ere oso polita iruditzen zitzaidan. Orduko zinegotziek duten kale mailako aldarrikapenari, behingoz, aldarrikapen instituzionala gehituko zitzaion. Beno, ba, ez. Alkate honek, berrizere, bozeramaileen erabakia bete ez  eta planteamendua bertan behera geratu da. Beraz, maiatzaren 22tik aurrera sortuko den Udalbatza berriari gaiari berriro heltzeko esatea besterik ez daukat. Nik herritar moduan, eta ez da gutxi…,  parte hartu ahal izango nuke. Noski, oraingo legealdian zinegotzi izateagatik, ezin izan bainaiz hurrengo udalbatzarrean parte hartzeko zerrenda batean aurkeztu ere egin. Ezta nire udal-taldekideak ere. Kutsakorrak omen. Gure egoera paradoxikotzat jo daiteke. Herritarrek bozka eman ziguten EAE-ANV-ren zerrendan aurkeztuta. 80 urte bete berri dituen alderdi hau, Lehenengo Aberria eta gero Alderdia leloa lagun, Errepublika garaian eta ondorengo altxamenduaren aurkako borrokan lan handia egindakoa da. Horregatik legez kanporatu zuten, lehenengo aldiz, indar faxistek.  Eta bigarrenez legealdi honetan bertan, 2008 urtean, PSOEren eskutik. Lau urte hauetan zehar, aitzakia moduan,  behin baino gehiagotan entzun [...]

admin

Euskarazko jardueren besta larunbatean

Hendaiako Herriko Etxeak antolatuta, euskarazko jardueren besta antolatu dute larunbaterako Hiri-Barneko 1. mailako eskolan. 14:00etatik 18:00etara hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izanen dute Hendaiako haurrek.

admin

Zarautzen kontra galdu du Donibane Majestik-ek

28-26 galdu du Donibane Majestik-ek Zarauzko Amenabarren kontra, Kopako azken partidan. Donibaneko taldea nagusi izan zen ia partida osoan, baina azken bost minututan joko txarra egin eta galdu egin zuten. Jose Gonzalez izan zen arrosen goleatzaile nag...

admin

Txingudi Korrika larunbatean, BATen eskutik

Hamahirugarren ekitaldira iritsi da Bidasoa Atletiko taldeak antolatzen duen Txingudi Korrika herri lasterketa. Larunbatean izango da, eta beti bezala, Txingudi inguruko hiru herriak lortuko ditu probak: Hendaian hasiko da, eta Irundik pasatu ondoren H...

admin

Honbuko bederatzi kirolarik Espainiako Txapelketan parte hartuko dute larunbatean

Honbu Japoniar Zentro Kulturalean kenpo praktikatzen duten bederatzi kirolari Madrilen egongo dira asteburuan. Euskal Herriko selekzioarekin joango dira bertara, Espainiako Txapelketan parte hartzera. Espainiako Karate Federazioak antolatu du lehia, et...

admin

2-0 galdu du Trintxerpek Tolosaren kontra

Faborito zen Tolosa, eta partidaren azken emaitzak berretsi zuen. o-2 galdu du Trintxerpek Tolosaren kontra, denboraldiko azken partida puntuagarrian. Hamabigarren postuan bukatu dute denboraldia zuri-urdinek, eta helburuak lortuta, mailari eustea zela...

admin

Galtzen agurtu du denboraldia Pasaiak

0-1 galdu du Pasaiak Mondragon taldearen kontra. Denboraldiko azken partida zen, eta ez Pasaiak ez eta Mondragonek ere ez zuten ezer jokoan. Hutsean izan ze markagailua, partidaren azken minutuan Mondragonek gola sartu zuen arte. Partida baino lehen mi...

admin

Pintxorik originalena, La Cepa tabernarena

La Cepa tabernak pintxorik originalenaren saria lortu du atzo Aiete jauregian egindako Gipuzkoako pintxo txapelketan. La Cepako Peio Baldak, pomelo eta ezti saltsaz melatutako txerrikumea prestatu zuen txapelketarako. Gipuzkoako txapelketan aurkeztutak...

admin

Ohorezko mailako lidergoa galdu du Real Union B taldeak

Urteko norgehiagoka garrantzitsuenean porrota jaso zuen Ohorezko mailako Real Union B taldeak joan den larunbatean Hernanin (1-0). Multzoko bi taldeen arteko lehian hernaniarrak nagusitu ziren, eta puntu bakar batengatik lehen postua eskuratu dute horr...

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 24

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Quark. 11:30ean: Aiora Perez de San Roman, udal hauteskundeak irabazi dituen Bildu koalizioko zerrendaburua. 12:10ean: Informatika atala. 13:15ean: Bertso atala. 15:00etan: Albisteak. 17:00e...

admin

III. Argazkiez blai! lehian parte hartzeko azken egunak, asteartera arte

Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako III. Argazkiez blai! lehiaketa azken txanpan sartu da. Hilaren 31n (datorren asteartean) bukatuko da parte hartzeko epea.  www.gazteoiartzun.net/argazkiak webgunera argazkiak igo, balorazioak egin eta botoa eman ...

admin

Helduentzako ipuin kontalariak ostegunean

Tim Bowley eta Charo Pita ipuin kontalariak kontu-kontari arituko dira ostegunean, 17:30ean, Ikust Alaia udal liburutegian. Ikuskizuna gazteleraz izango da, eta doan.

admin

Alarde tradizionaleko kantinerak

Irungo Alarde Tradizionaleko konpainia guztiek kantinerak aukeratu dituzte dagoeneko. Hauek dira: Ama Xantalen. Amaia Genua Peña. Olaberria. Alexandra Sánchez Martínez de Iturrate. San Migel. Maitane Estebanez Cuadrado. Behobia. Aitziber Aranburu V...

admin

Abbadiako egonaldietako artisten eskutik dator ‘Jardin’ larunbatean eta igandean

Abbadiako eremuan egonaldia burutzen ari diren bi artistek proposaturiko ‘Jardin’ goiburuko emanaldia ezagutzeko aukera izango da asteburuan, bi sesioetan: larunbatean eta igandean, biak 15:00etan eta Abbadian bertan. CPIE Euskal Itsasbazte...

admin

Kirol jaia aurten Hondarribiko Jostaldin

Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolatuta, Bidasoa-Txingudi Kirol Jaia egingo dute larunbatean Irun, Hondarribia eta Hendaiako 8 eta 11 urte bitarteko haurrek, goizez. Txandaka herriz herri egiten den jaialdia da, eta aurten Hondarribiko Jostaldin egingo ...

admin

‘Iratxoaren kondairak’ ikusteko aukera izango da Eskolatik Kalerarekin

Eskolatik Kalera ekimenean Iratxoaren kondaira antzezlana prestatu dute oraingo honetan. Antzart taldea dago lan horren atzean, eta ostiralean taularatuko du Errenteria Hiria Kulturgunean, 17:30etik aurrera. Haurrei zuzenduta dago ekimena, zehazki, 6-1...

admin

Txingudi Korrikaren XIII. ekitaldia larunbatean izango da

Hamahirugarren ekitaldira iritsi da Txingudi Korrika herri lasterketa. Larunbatean izango da, eta beti bezala, Txingudi inguruko hiru herriak lortuko ditu probak: Hendaian hasiko da, eta Irundik pasatu ondoren Hondarrian bukatuko da. Hamar kilometroko bidea du herri lasterketak, eta 16:30ean hasiko da Hendaian. Bidasoa Atletiko Taldeak antolatuko du aurten ere lehia. Proban izena emateko aukera dago oraindik. www.kirolprobak.com webgunean egin behar da hori, eta bertan, besteak beste, parte hartzeko baldintzak agertzen dira. Hala, izena ematen dutenek probarako txipa jaso behar dute: bihar eta etzi jaso behar dira txipak Bidasoa Atletiko Taldearen egoitzan (Ramon Iribarren, 4, behea-atzealdea, Irun), 17:00etatik 20:00etara. Bestela, larunbatean bertan proba hasi aurretik jaso daitezke ere txipak, Hendaiako irteeran, 15:00etatik 16:15era. Autobusa eta ontzia Antolatzaileek aholkua eman diete parte hartzaileei: komeni da autoak Hondarribian uztea. Hala, Bentako nahiz Hondartza kiroldegiaren ondoko aparkalekuetan autoa uzteko eskatu diete korrikalariei. Hartara, Hondarribitik Hendaiako irteerara joateko autobusak (15:00etan, 15:15ean eta 15:30ean aterako dira Butron pasealeku ondoko geltokitik) eta ontziak (Bentako aparkalekuaren ondoko moilatik, 15 minuturo) prestatuko dituzte antolatzaileek. Irteeratik helmugara arropa eramateko zerbitzua ere egongo da, baita dutxa eta aldagela zerbitzua ere. Proba bukatuta, zozketak egingo dituzte dortsala ematen dutenen artean.

admin

Herritarrak zoriondu ditu La Herrera Herrira Herri Batzordeak

“Herri mugimenduarentzako mugarri” izango delako, herritarrak zoriondu nahi izan ditu La Herrera Herrira Herri Batzordeak, lehengo asteazkeneko ez ohiko udalbatzarrak herritarrek landutako ordenazio proposamena bere egin eta gero. Erabakiak  “herria eraikitzeko bidean izango duen garrantziarengatik” herritarrak ez ezik, hainbat alderdi politiko, norbanako zein tekniko zoriondu nahi zian ditu Herri Batzordeak. “Herrerarako herritarren proposamena ahalbidetu dute eragile guztiak zoriondu nahi ditugu”, esan dute. Gobernu Taldeari ere agertu diote esker ona, “proposamena gauzatu ahal izateko bitarteko materialak zein giza bitartekoak errazteagatik”, eta baita ezker abertzaleko hautetsiei eta EBri “herritarrak errespetatu eta babesteagatik, prozesuan bitartean zein lehengo asteko udalbatzarrean”. Era berean, “deitoratu eta gaitzetsi” dute “PP, EAJ eta PSE-EE prozesu guztia bitartean zein udalbatzarrean izan zuten jarrera saboteatzailea”. “Herritarren beharretatik urrun dauden proposamenak defendatzen dituztela onartu ordez, jarrera iheskorra eta konpromisorik gabea agertu zuten”, kexatu dira. Harro daude batzordeko kideak lorpenarekin: “Ilusioarekin, lanarekin, entregarekin, eta pertseberantziarekin Herrera Herrirako lau milatik gora sirenek herritarren proposamena egia bihur dadin lortzen ari gara”. Hasitako bidetik lanean jarraituko dutela iragarri dute, bide batez, batzordeko kideek eta eskaera bat egin diete gaian zer esana duten gainontzeko erakundeei: “Portu Agintaritzari eta Aldundiari nota har dezatela eskatu nahi diegu. Herritarrek portuko Herrera ordenatzeko proposamena landu duten, eta 4000tik gora atxikimendu [...]

admin

Guztia erabakitzeke egon arren, aldaketarako gogoa nagusi da Errenterian

Bilduren garaipenak aldaketarako bidea ireki du Errenteria-Oreretan PSE-EEren 28 urteko agintaldiaren ostean. Orain, akordioak gertutik jarraitu beharko dira Udala nola osatzen den ikusteko. Mendoza: “Pena litzateke horrelako aukera bat galtzea” Julen Mendoza Bilduko zerrendaburuak aldaketa posible ikusten du, eta “konfiantza botoa” eman du:  “Herrian aldaketa hori eskatzen ari dira. Izugarrizko pena litzateke horrelako aukera bat galtzea. Baina nik uste dut hori ez dela gertatuko”. EAJ da horretarako giltza, eta Mendozak uste du berak erabakiko duela zer gertatzen den: “PSE-EErekin batzen bada bere erabaki bat da, baina iruditzen zait izugarrizko desilusioa ematea litzatekeela Orereta-Errenteriako gizarteari”. Ildo horretatik, euren esku dagoen guztia egiteko prest daudela berretsi du: “Guztiok ardura politiko osoz jokatu behar dugu. Gizarteak emendatzen gaituenari erantzun behar diogu, eta espero dut beste alderdiek ere maila hori ematea”. Merino: “Emaitzekin frustratuta nago” Juan Carlos Merino PSE-EEko zerrendaburuak eta jarduneko alkateak bere alderdiak jasotako emaitzak “pozgarriak ez direla” adierazi du. Herritarren eskaerak ez ulertu izana egon daiteke emaitzen atzean Merinoren ustez, “baina azterketa lasaiagoa egin beharko dugu”. Iragarpenak egiteko goizegi dela iritzi dio: “Oraintxe bertan ez naiz gai horretarako, alkate izaten jarraitzea zailagoa badut ere lehiaketetan bezala honetan ere ez dut aldez aurretik amore emango”. Bilduk jasotako emaitzen gainean ezadostasuna erakutsi du [...]

admin

Zabalo: “Gugan konfiantza jarri dute lezoar gehienek”

Herenegungo udal hauteskundeek argazki garbia utzi zuten Lezon: Bilduk bederatzi zinegotzi lortu zituen, EAJk hiru eta PSE-EEk bakarra. PPk, Aralarrek eta Ezker Batuak ez dute ordezkaririk lortu. Hauteskunde ondorengo aje egunean, ordezkaritza lortu duten alderdietako zerrendaburuek balorazioa egin dute. Bilduko Ainhoa Zabalorentzat emaitza «positiboa» izan da, “lezoar gehienek guregan jarri dutelako konfiantza”. Bilduko kideak “ilusio eta gogoz beteta” daudela adierazi du Zabalok, “eta gure indar guztiak jarriko ditugu”. Lezorentzako “ezkerrekoa eta abertzalea” den eredua nahi dute Bildukoek, “Udal demokratiko batekin”. Horrela, hainbat lan ildo azaldu ditu Zabalok: “Garapen eredu iraunkorra bilatu nahi dugu, Jaizkibel eta Gaintxurizketako nekazal lurrak babestuko ditugu, badiaren benetako birgaitzea eta portu eredu berri bat bilatu nahi ditugu”. Horrez gain, kalean euskararen erabilera bultzatuko dutela adierazi du, baita elkarteekin elkarlanean ariko direla ere. Gazteek herrian parte hartzea sustatuko dutela ere esan du Zabalok. “Guztiontzat bizi baldintza duinak nahi ditugu, beste gauza askoren artean”, gaineratu du, “eta lan handia egiteko daukagun arren, horrek ez gaitu kikiltzen eta hementxe gaude horretarako”. Beste ordezkariak Lezoko Udalean ordezkaritza lortu duten beste bi zerrendek oposiziotik lanean egingo dutela jakinarazi dute, “orain arte bezala”. PSE-EEk Lezon atera duen ordezkari bakarrak, Mikel Antxon Arrizabalagak, emaitzen balantzea egin du: “Egia esan, ez dago irakurketa handia [...]

admin
Gehiago