Ohorezko mailako lidergoa galdu du Real Union B taldeak
Urteko norgehiagoka garrantzitsuenean porrota jaso zuen Ohorezko mailako Real Union B taldeak joan den larunbatean Hernanin (1-0). Multzoko bi taldeen arteko lehian hernaniarrak nagusitu ziren, eta puntu bakar batengatik lehen postua eskuratu dute horr...
Urteko norgehiagoka garrantzitsuenean porrota jaso zuen Ohorezko mailako Real Union B taldeak joan den larunbatean Hernanin (1-0). Multzoko bi taldeen arteko lehian hernaniarrak nagusitu ziren, eta puntu bakar batengatik lehen postua eskuratu dute horrela —Hernanik 75 puntu eta Real Unionek 74—. Ezusteko handirik gabe, Hernanik lortuko du Hirugarren mailara igotzeko jokoan den txartel bakarra, azken jardunaldian bi taldeek partida erosoak dituztelako. Hernani Arrasaten arituko da, jokoan ezer ez duen Mondragon taldearen aurka. Real Unionek, bere aldetik, dagoeneko jeitsita dagoen Ordizia izango du bisitari Gal Stadiumean.
Behobiaren igoera
Erregional preferente mailan jokatu duen Behobia taldeak Ohorezko mailara igotzea lortu du, igoera fasea jokatzeko beharrik gabe gainera. Beste mailetan gertatu diren igoera eta jeitsierek mesede egin diote eta, hortaz, Ohorezko mailako taldea da, beste multzoko bigarrenaren aurkako sailkapen partidarik gabe. Datorren urtean Irungo bi taldek jokatuko dute Erregionaleko maila gorenean: Behobia eta Real Union B (txuribeltzak Hirugarren mailara igotzen ez badira).

