Galtzen agurtu du denboraldia Pasaiak
0-1 galdu du Pasaiak Mondragon taldearen kontra. Denboraldiko azken partida zen, eta ez Pasaiak ez eta Mondragonek ere ez zuten ezer jokoan. Hutsean izan ze markagailua, partidaren azken minutuan Mondragonek gola sartu zuen arte. Partida baino lehen mi...
0-1 galdu du Pasaiak Mondragon taldearen kontra. Denboraldiko azken partida zen, eta ez Pasaiak ez eta Mondragonek ere ez zuten ezer jokoan. Hutsean izan ze markagailua, partidaren azken minutuan Mondragonek gola sartu zuen arte.
Partida baino lehen minutuko isilunea izan zen Don Boscon, 50. hamarkadan taldearen jokalari izan zen Monasterio zendu berriaren omenez. 65 punturekin hirugarren postuan bukatu du denboraldia Pasaiak.
Datorren larunbatean, edonola ere, denboraldia agurtzeko partida dute Oñatin, Aloña Mendiren kontra.

