Honbuko bederatzi kirolarik Espainiako Txapelketan parte hartuko dute larunbatean
Honbu Japoniar Zentro Kulturalean kenpo praktikatzen duten bederatzi kirolari Madrilen egongo dira asteburuan. Euskal Herriko selekzioarekin joango dira bertara, Espainiako Txapelketan parte hartzera. Espainiako Karate Federazioak antolatu du lehia, et...
Honbu Japoniar Zentro Kulturalean kenpo praktikatzen duten bederatzi kirolari Madrilen egongo dira asteburuan. Euskal Herriko selekzioarekin joango dira bertara, Espainiako Txapelketan parte hartzera. Espainiako Karate Federazioak antolatu du lehia, eta Madrilgo Kirol Batzorde Nagusiaren egoitzan izango da, larunbatean.
Honakoak dira Madrilera joango diren kirolariak: Alain Isasa; Zuhaitz Astarloza; Jon Ander Rodriguez; Alain Basasoro; Pedro Rekalde; Ana Perez; Marina Amorim; Zuriñe Ostolaiz eta Sergio Granado.
Kirolari horiek, Madrilerako txartela lortzeko, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan lehenengo hiru postuetan sailkatu behar izan dute.
Kirol egitarau berezia
Orain, bederatzi kirolariak, goi mailako lehiaketak prestatzeko kirol egitarau edo programa berezi batean daude. Shihan Vidalen eta Pilar Martinez irakaslearen zuzendaritzapean. Azken hori, gainera, Gipuzkoako Karate Federazioko kenpo departamentuko zuzendaria da.
Honbutik, zorte ona opa diete kenpo kirolari guztiei, eta egindako lan guztiak fruituak ematea espero dute.

