Kirol jaia aurten Hondarribiko Jostaldin
Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolatuta, Bidasoa-Txingudi Kirol Jaia egingo dute larunbatean Irun, Hondarribia eta Hendaiako 8 eta 11 urte bitarteko haurrek, goizez. Txandaka herriz herri egiten den jaialdia da, eta aurten Hondarribiko Jostaldin egingo ...
Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolatuta, Bidasoa-Txingudi Kirol Jaia egingo dute larunbatean Irun, Hondarribia eta Hendaiako 8 eta 11 urte bitarteko haurrek, goizez. Txandaka herriz herri egiten den jaialdia da, eta aurten Hondarribiko Jostaldin egingo dute. 09:00etan hasita honako jarduerak prestatuko dituzte: Gizafutbolina, euskal pilota, rokodromo-tirolina, saskibaloia, quad-ak, egokitutako kirola, errugbia, arrauna, xakea, tchoukball, mahai tenisa eta dantza.

