Txingudi Korrikaren XIII. ekitaldia larunbatean izango da
Hamahirugarren ekitaldira iritsi da Txingudi Korrika herri lasterketa. Larunbatean izango da, eta beti bezala, Txingudi inguruko hiru herriak lortuko ditu probak: Hendaian hasiko da, eta Irundik pasatu ondoren Hondarrian bukatuko da. Hamar kilometroko bidea du herri lasterketak, eta 16:30ean hasiko da Hendaian. Bidasoa Atletiko Taldeak antolatuko du aurten ere lehia. Proban izena emateko aukera dago oraindik. www.kirolprobak.com webgunean egin behar da hori, eta bertan, besteak beste, parte hartzeko baldintzak agertzen dira. Hala, izena ematen dutenek probarako txipa jaso behar dute: bihar eta etzi jaso behar dira txipak Bidasoa Atletiko Taldearen egoitzan (Ramon Iribarren, 4, behea-atzealdea, Irun), 17:00etatik 20:00etara. Bestela, larunbatean bertan proba hasi aurretik jaso daitezke ere txipak, Hendaiako irteeran, 15:00etatik 16:15era. Autobusa eta ontzia Antolatzaileek aholkua eman diete parte hartzaileei: komeni da autoak Hondarribian uztea. Hala, Bentako nahiz Hondartza kiroldegiaren ondoko aparkalekuetan autoa uzteko eskatu diete korrikalariei. Hartara, Hondarribitik Hendaiako irteerara joateko autobusak (15:00etan, 15:15ean eta 15:30ean aterako dira Butron pasealeku ondoko geltokitik) eta ontziak (Bentako aparkalekuaren ondoko moilatik, 15 minuturo) prestatuko dituzte antolatzaileek. Irteeratik helmugara arropa eramateko zerbitzua ere egongo da, baita dutxa eta aldagela zerbitzua ere. Proba bukatuta, zozketak egingo dituzte dortsala ematen dutenen artean.
Hamahirugarren ekitaldira iritsi da Txingudi Korrika herri lasterketa. Larunbatean izango da, eta beti bezala, Txingudi inguruko hiru herriak lortuko ditu probak: Hendaian hasiko da, eta Irundik pasatu ondoren Hondarrian bukatuko da. Hamar kilometroko bidea du herri lasterketak, eta 16:30ean hasiko da Hendaian. Bidasoa Atletiko Taldeak antolatuko du aurten ere lehia.
Proban izena emateko aukera dago oraindik. www.kirolprobak.com webgunean egin behar da hori, eta bertan, besteak beste, parte hartzeko baldintzak agertzen dira. Hala, izena ematen dutenek probarako txipa jaso behar dute: bihar eta etzi jaso behar dira txipak Bidasoa Atletiko Taldearen egoitzan (Ramon Iribarren, 4, behea-atzealdea, Irun), 17:00etatik 20:00etara. Bestela, larunbatean bertan proba hasi aurretik jaso daitezke ere txipak, Hendaiako irteeran, 15:00etatik 16:15era.
Autobusa eta ontzia
Antolatzaileek aholkua eman diete parte hartzaileei: komeni da autoak Hondarribian uztea. Hala, Bentako nahiz Hondartza kiroldegiaren ondoko aparkalekuetan autoa uzteko eskatu diete korrikalariei. Hartara, Hondarribitik Hendaiako irteerara joateko autobusak (15:00etan, 15:15ean eta 15:30ean aterako dira Butron pasealeku ondoko geltokitik) eta ontziak (Bentako aparkalekuaren ondoko moilatik, 15 minuturo) prestatuko dituzte antolatzaileek. Irteeratik helmugara arropa eramateko zerbitzua ere egongo da, baita dutxa eta aldagela zerbitzua ere.
Proba bukatuta, zozketak egingo dituzte dortsala ematen dutenen artean.


