III. Argazkiez blai! lehian parte hartzeko azken egunak, asteartera arte
Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako III. Argazkiez blai! lehiaketa azken txanpan sartu da. Hilaren 31n (datorren asteartean) bukatuko da parte hartzeko epea. www.gazteoiartzun.net/argazkiak webgunera argazkiak igo, balorazioak egin eta botoa eman ...
Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako III. Argazkiez blai! lehiaketa azken txanpan sartu da. Hilaren 31n (datorren asteartean) bukatuko da parte hartzeko epea. www.gazteoiartzun.net/argazkiak webgunera argazkiak igo, balorazioak egin eta botoa eman behar dute, asteartea baino lehen, parte hartu nahi dutenek. Oraingoz, 154 argazki aurkeztu dira lehiaketara.
Hiru mailatan banatuta dago lehiaketa: haurrak (12 urtera arte), nerabeak (13-17 urte) eta gazteak (18-29 urte). Hiru mailetan bosna sari banatuko dituzte, eta horien artean sail bakoitzeko oiartzuar onenari emango diotena dago. Aurten, Gipuzkoa osoko argazkilariek parte har dezakete lehiaketan. Parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki bidali ditzake lehiaketara.
Sari banaketa uztailean egingo dute. Argazkilaritzan adituak diren epaimahaiko kideek erabakiko dute saridunak nor izango diren.

