‘Iratxoaren kondairak’ ikusteko aukera izango da Eskolatik Kalerarekin
Eskolatik Kalera ekimenean Iratxoaren kondaira antzezlana prestatu dute oraingo honetan. Antzart taldea dago lan horren atzean, eta ostiralean taularatuko du Errenteria Hiria Kulturgunean, 17:30etik aurrera. Haurrei zuzenduta dago ekimena, zehazki, 6-1...
Eskolatik Kalera ekimenean Iratxoaren kondaira antzezlana prestatu dute oraingo honetan. Antzart taldea dago lan horren atzean, eta ostiralean taularatuko du Errenteria Hiria Kulturgunean, 17:30etik aurrera.
Haurrei zuzenduta dago ekimena, zehazki, 6-12 urte artekoentzat, eta ohi bezala, Lau Haizetarak eta Euskara departamentuak antolatu dute.
Iratxoen bizitzan murgilduko dira haurrak antzezlan horretan. Pertsonaia txiki horiei esker, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzeko aukera izango da, “Amalur, Akerbeltz, Tartalo, Basajaun, Lamiak, Sugaar eta Mari”.
Sarrerak aurretik egongo dira salgai, Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan euro baten truke. Gaur eta etzi 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; bihar, 11:00etatik 13:00etara; eta ostiralen saioa hasi eta ordubete aurretik.

