2011/5/5

Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute igandean, lau talderen parte hartzearekin

Igandean ospatuko dute Lezon Dantzari Txiki Eguna. Bertan, Murixka dantza taldeaz gain, beste hiru dantza taldek ere hartuko dute parte. Goizean, 11:00etan, elkartuko dira dantzariak. Ohi bezala, Lopene plazan hasiko da Dantzari Txiki Eguna. Euria egin...

admin

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bi saio, Lezon

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko bi saio Lezon jokatuko dituzte. Hilaren 15ean (datorren asteko igandean) izango dira bi saio horiek, Gezala Auditoriumean. Lehenengo saioa 11:30ean izango da eta bigarrena, berriz, 17:30etik aurrera. Seina bertsolari igoko da oholtzara saio bakoitzean. Goizeko 11:30ean ariko diren bertsolarietatik Oarsoaldeko eta Bidasoko bertsolari banak abestuko dute: Ander Lizarralde oiartzuarrak eta Manu Goiogana irundarrak. Eurekin batera Eñaut Uriarte, Adur Gorostidi, Eneritz Arzallus eta Julen Agirre izango dira. Arratsaldeko saioan Haritz Casabal pasaitarrarekin batera, Asier Azpiroz, Beñat Iguaran, Aitor Urbieta, Iñaki Apalategi eta Oier Aizpurua ariko dira. Goizeko zein arratsaldeko saioak Julian Albisturrek, Mikel Lersundik, Urtzi Basterrikak eta Eneritz Azkuek epaituko dituzte. Sarrerak, Internet bidez Orain dela lau urte bezala, Gpuntua leloa izango du bertso txapelketak, “izan zuen zabalkundeagatik”, antolatzaileek adierazi dutenez. Jakinarazi dutenez, txapelketako edozein saio ikusteko Internet bidez bakarrik eros daitezkeela nabarmendu dute. Lezoko saioetako batentzako sarrerak hiru euro balio ditu 15 urtetik beherakoentzat zein Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta bost euro, berriz, gainontzekoentzat. Eguneko bi saioak ikusteko bost euro ordaindu beharko dituzte gazteek eta bazkideek eta zortzi besteek. Saioez gain, bazkaria ere antolatuko dute Bertsozale Elkartekoek eta hamabi euro ordaindu beharko dute gutxien ordaintzen dutenek eta hamabost besteek. Saioak izan baino bi egun lehenagora arte [...]

admin

‘Eskubide guztiak denontzat, ilegalizaziorik ez!’ mobilizazioak, bihar

ELA, LAB, Eilas, EHNE eta Hiru sindikatuek deituta, mobilizazio eguna izango da bihar herrian, Eskubide guztiak denontzat, ilegalizaziorik ez! lelopean. Hiru elkarretaratze deitu dituzte sindikatuek, Espainiako Auzitegi Gorenak Bildu legez kanpo utzi z...

admin

Langabezi tasak %0,4 behera egin du

Langabezi tasak %0,4 behera egin du Hondarribian apirilean. Hilabete honetan lau pertsona zerrendatik atera dira, eta gaur egun 925 pertsona langabetu daude Hondarribian. Bidasoako eskualdean dauden 6.055 langabetuetatik, 4.212 zerbitzuen sektorekoak d...

admin

Laugarren garaipenaren bila itsasoratuko da Ama Guadalupekoa

Gipuzkoako trainerillen ligako bostgarren estropada egingo dute larunbatean 16:30etik aurrera Hondarribian. Estropada eremua hondartza parean izango da, eta guztira 41 trainerillak parte hartuko dute. Hondarribiak 5 trainerillekin parte hartuko du: nesken ontzi bat, federazioko kopan hiru trainerilla eta sailkapen orokorrean lider dagoen Ama Guadalupekoako trainerilla. Ligan fin dabil Mikel Orbañanosen taldea, izan ere, iragan asteburuan Ama Guadalupekoak bai larunbatean Zarautzen eta baita igandean ere San Juanen ere garaipena eskuratu zuen. Lehia polita izan zen larunbatean lehenengo sailkatu zen Hondarribia eta bigarren izan zen San Juanen artean, estropada bukaera gogorra izan zen. Hondarribia 13 minutu eta 59 segundutan iritsi zen helmugara, eta San Juan segundu bat beranduago. Igandean ere lehenengo iritsi zen Ama Guadalupekoa, eta Ligako estropada onena egin zuen, zazpi segundu atera zizkion bigarren izan zen Zarautzeri. 13 minutu eta 14 segundutan gelditu zuten denbora hondarribiarrek. Aner Etxart, Osertz Alday, Ander Celaya, Agoitz Irazoki, Gonzalo Carrión eta Joseba Amunarrizek bi egunetan arraun egin zuten eta Gorka Puertasek larunbatean eta Jon Larrañagak igandean. Lau jardunaldi jokatuta sailkapen buruan dago Hondarribiko ontzia, izan ere, lau estropadetatik hiru irabazi dituzte Mikel Orbañanosen mutilek, eta larunbatean laugarren garaipenaren bila itsasoratuko dira arratsaldeko 16:30ean Hondarribian. Euskadiko Txapelketa Legutianon Gainera larunbatean aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa izango [...]

admin

Munduko mendiak ezagutzeko aukera emango du Jaizkibelen Mendi Asteak

Datorren astea mendiaren astea izango da Antxon, Jaizkibel Mendizale Taldeak Mendi Astea antolatu baitu astelehenetik larunbata bitarte. Ostirala arte, egunero, ikus-entzunezko bat proiektatuko dute Kultur Etxean (Hamarretxeta kalea), 20:00etan hasita. Lehen proiekzioak Oarsoaldeako ondare geologikoaz gehiago jakiteko aukera emango du, Jose Angel Torres Aranzadiko kideak aurkeztuko duen proiekzioan. Oarsoaldeaz gain, munduko hainbat txoko ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Argazki erakusketa Kultur Etxea 18:00etan irekiko dute egunero bertan jarriko duten argazki erakusketa ikusi ahal izateko. Eta Mendi Asteari bukaera emateko Trebiñuko Biraren laugarren etapa egingo dute Belabia mendira (970 metro). Egitaraua: Hilak 9, astelehena. Aiako Harria, Jaizkibel eta Oarsoaldea, Aranzadiko Jose Angel Torresek aurkeztua. Hilak 10, asteartea. Ezaugarriak eta perretxikoen sailkapena, Aranzadiko Jose Manuel Lekuonaren eskutik. Hilak 11, asteazkena. Saharatik zaldiz eta Mongoliako estepa lana aurkeztuko dute Mila Gallastegik eta Asier Aranzabalek. Hilak 12, osteguna. Jose Ramon Agirre Marron bidaiazaleak Nepalen gertatzen den Dolpo: biziaren muturrean ikus-entzunezkoa aurkeztuko du. Hilak 13, ostirala. Albaolako Mikel Leozek Oihanetik itsasora proiekzioa azalduko du. Garai bateko ontzien eraikuntzaren prozesua ezagutzeko aukera izango da. Hilak 14, larunbata. Trebiñuko Biraren laugarren etapa. Belabia mendira (970 metro) joango dira.

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 5

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Titika Rekalten eskutik, Zuberoa kantuz atala. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Oiartzuarren Baitan. 13:15ean: Arrosaren tartea. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena)....

admin

Pasaiako Bilduk Bilbora joateko deialdia luzatu du

Gaur arratsaldean Bilbon Hauteskunde demokratikoen alde, legalizazioa orain lemapean egingo den manifestazio nazionalera joateko deialdia egin die pasaitarrei Bilduk. Esan dutenez, autobuserako izena emateko zerrendak ohiko tabernetan jarri dituzte. 20:00etan abiatuko da manifestazioa, Jesusen Bihotza plazatik.

admin

Joko garbi eta errebote denboraldia hasi dute Txosteko pilotariek

2011ko Euskal Herriko joko garbiko —plaza librean, hiru hiruren aurka— eta erreboteko txapelketak hasi dira. Txapelketa horietan, Zuberoako, Nafarroa Behereako, Lapurdiko eta Gipuzkoako taldeak ariko dira lehian, tartean, herriko Txost. Oiartzungo ...

admin

Gobernu Taldea: “Arau subsidiarioen beste epai bat irabazi du Udalak”

Xanet Arozena OiartzunBaiko (OB) kideak Lanbarren Berriko hitzarmenaren kontra jarritako errekurtsoa ez du onartu Donostiako administrazioarekiko auzietako epaitegiak, Udal Gobernu Taldeak jakinarazi duenez: “Udalak egindako hitzarmena erabat legezkoa dela baieztatu du epaitegiak emandako sententziak”. Udalbatzarrak 2009ko ekainaren 30ean behin betiko onartu zuen Lanbarren Berri eremua garatzeko hitzarmen urbanistikoa Landurekin eta Amenabarrekin, eta horren kontra errekurtsoa jarri zuen OBko Xanet Arozenak, epaitegiei hitzarmena bertan behera uzteko eskatuz, “legez kontrakoa” zelako. Epaitegiek ez dute onartu Arozenaren eskaera, eta bere argudio guztiak baztertu ditu, “Udalak egindako hitzarmena legezkoa dela baieztatuz”. OBren jarrera kritikatu du Udalak: “Lanbarren Berrirako egindako hitzarmena epaitegietara eramanez, Altzibarko bizilagunentzako eta herriarentzako orokorrean onuragarria izango den aldaketa hori oztopatzen saiatu da zenbait hilabetez. Orain, epaitegien erabakiari esker, dagoeneko ez dago oztoporik Lanbarren Berriko hitzarmenarentzat”. Cadarso lekualdatzeko Lanbarren Berri eremua 2008ko otsailean suspentsoan utzitako arau subsidiarioetako eremuetako bat izan zen. Arau subsidiarioen baitan, “ordenamendu egokiagoa eman ondoren”, udalbatzarrak 2009ko ekainean onartu zituen Lanbarren Berri eremurako egindako arau berriak eta gero, Landurekin eta Amenabarrekin hitzarmena onartu zen. Besteak beste, Lanbarren Berrirako egindako hitzarmenaren ondoren, “Udalak 5.000 metro koadro eraikigarriko eremua jasoko du, dohainik”. Hara lekualdatuko da Altzibarren dagoen Cadarso SA enpresa, “Udalak iazko uztailean enpresarekin egin zuen hitzarmenari esker”. Cadarso Altzibartik ateratzea [...]

admin

Udalekuetarako lekuak geratzen dira

Arabako Sarriako aterpetxean egingo diren udalkeuetarako joateko aurretiko izen ematea amaitu eta gero zenbait leku betetzeke daudela jakinarazi dute Udaletik.

admin

Alkategaiak eta herritarrak aurrez-aurre jarriko ditu gaur Hiritar Foroak

Irungo Hiritar Foroak Maiatzaren 22ko udal hauteskundeetara aurkeztuko diren alkategai guztiak elkartuko ditu gaur, ostegunean, Amaia Kultur Zentroan, 19:00etan

admin
Gehiago