Laugarren garaipenaren bila itsasoratuko da Ama Guadalupekoa
Gipuzkoako trainerillen ligako bostgarren estropada egingo dute larunbatean 16:30etik aurrera Hondarribian. Estropada eremua hondartza parean izango da, eta guztira 41 trainerillak parte hartuko dute. Hondarribiak 5 trainerillekin parte hartuko du: nesken ontzi bat, federazioko kopan hiru trainerilla eta sailkapen orokorrean lider dagoen Ama Guadalupekoako trainerilla. Ligan fin dabil Mikel Orbañanosen taldea, izan ere, iragan asteburuan Ama Guadalupekoak bai larunbatean Zarautzen eta baita igandean ere San Juanen ere garaipena eskuratu zuen. Lehia polita izan zen larunbatean lehenengo sailkatu zen Hondarribia eta bigarren izan zen San Juanen artean, estropada bukaera gogorra izan zen. Hondarribia 13 minutu eta 59 segundutan iritsi zen helmugara, eta San Juan segundu bat beranduago. Igandean ere lehenengo iritsi zen Ama Guadalupekoa, eta Ligako estropada onena egin zuen, zazpi segundu atera zizkion bigarren izan zen Zarautzeri. 13 minutu eta 14 segundutan gelditu zuten denbora hondarribiarrek. Aner Etxart, Osertz Alday, Ander Celaya, Agoitz Irazoki, Gonzalo Carrión eta Joseba Amunarrizek bi egunetan arraun egin zuten eta Gorka Puertasek larunbatean eta Jon Larrañagak igandean. Lau jardunaldi jokatuta sailkapen buruan dago Hondarribiko ontzia, izan ere, lau estropadetatik hiru irabazi dituzte Mikel Orbañanosen mutilek, eta larunbatean laugarren garaipenaren bila itsasoratuko dira arratsaldeko 16:30ean Hondarribian. Euskadiko Txapelketa Legutianon Gainera larunbatean aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa izango [...]
Gipuzkoako trainerillen ligako bostgarren estropada egingo dute larunbatean 16:30etik aurrera Hondarribian. Estropada eremua hondartza parean izango da, eta guztira 41 trainerillak parte hartuko dute. Hondarribiak 5 trainerillekin parte hartuko du: nesken ontzi bat, federazioko kopan hiru trainerilla eta sailkapen orokorrean lider dagoen Ama Guadalupekoako trainerilla.
Ligan fin dabil Mikel Orbañanosen taldea, izan ere, iragan asteburuan Ama Guadalupekoak bai larunbatean Zarautzen eta baita igandean ere San Juanen ere garaipena eskuratu zuen. Lehia polita izan zen larunbatean lehenengo sailkatu zen Hondarribia eta bigarren izan zen San Juanen artean, estropada bukaera gogorra izan zen. Hondarribia 13 minutu eta 59 segundutan iritsi zen helmugara, eta San Juan segundu bat beranduago. Igandean ere lehenengo iritsi zen Ama Guadalupekoa, eta Ligako estropada onena egin zuen, zazpi segundu atera zizkion bigarren izan zen Zarautzeri. 13 minutu eta 14 segundutan gelditu zuten denbora hondarribiarrek.
Aner Etxart, Osertz Alday, Ander Celaya, Agoitz Irazoki, Gonzalo Carrión eta Joseba Amunarrizek bi egunetan arraun egin zuten eta Gorka Puertasek larunbatean eta Jon Larrañagak igandean. Lau jardunaldi jokatuta sailkapen buruan dago Hondarribiko ontzia, izan ere, lau estropadetatik hiru irabazi dituzte Mikel Orbañanosen mutilek, eta larunbatean laugarren garaipenaren bila itsasoratuko dira arratsaldeko 16:30ean Hondarribian.
Euskadiko Txapelketa Legutianon
Gainera larunbatean aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa izango da Legutianon, eta Hondarribiko zortzikoak gehi lemazainak parte hartuko du. Honela, Hondarribiko zortzi arraunlariek aulki mugikorreko denboraldia bukatuko dute, eta trainera denboraldiari begira jarriko dira datorren astetik aurrera.



