Gobernu Taldea: “Arau subsidiarioen beste epai bat irabazi du Udalak”
Xanet Arozena OiartzunBaiko (OB) kideak Lanbarren Berriko hitzarmenaren kontra jarritako errekurtsoa ez du onartu Donostiako administrazioarekiko auzietako epaitegiak, Udal Gobernu Taldeak jakinarazi duenez: “Udalak egindako hitzarmena erabat legezkoa dela baieztatu du epaitegiak emandako sententziak”. Udalbatzarrak 2009ko ekainaren 30ean behin betiko onartu zuen Lanbarren Berri eremua garatzeko hitzarmen urbanistikoa Landurekin eta Amenabarrekin, eta horren kontra errekurtsoa jarri zuen OBko Xanet Arozenak, epaitegiei hitzarmena bertan behera uzteko eskatuz, “legez kontrakoa” zelako. Epaitegiek ez dute onartu Arozenaren eskaera, eta bere argudio guztiak baztertu ditu, “Udalak egindako hitzarmena legezkoa dela baieztatuz”. OBren jarrera kritikatu du Udalak: “Lanbarren Berrirako egindako hitzarmena epaitegietara eramanez, Altzibarko bizilagunentzako eta herriarentzako orokorrean onuragarria izango den aldaketa hori oztopatzen saiatu da zenbait hilabetez. Orain, epaitegien erabakiari esker, dagoeneko ez dago oztoporik Lanbarren Berriko hitzarmenarentzat”. Cadarso lekualdatzeko Lanbarren Berri eremua 2008ko otsailean suspentsoan utzitako arau subsidiarioetako eremuetako bat izan zen. Arau subsidiarioen baitan, “ordenamendu egokiagoa eman ondoren”, udalbatzarrak 2009ko ekainean onartu zituen Lanbarren Berri eremurako egindako arau berriak eta gero, Landurekin eta Amenabarrekin hitzarmena onartu zen. Besteak beste, Lanbarren Berrirako egindako hitzarmenaren ondoren, “Udalak 5.000 metro koadro eraikigarriko eremua jasoko du, dohainik”. Hara lekualdatuko da Altzibarren dagoen Cadarso SA enpresa, “Udalak iazko uztailean enpresarekin egin zuen hitzarmenari esker”. Cadarso Altzibartik ateratzea [...]
Xanet Arozena OiartzunBaiko (OB) kideak Lanbarren Berriko hitzarmenaren kontra jarritako errekurtsoa ez du onartu Donostiako administrazioarekiko auzietako epaitegiak, Udal Gobernu Taldeak jakinarazi duenez: “Udalak egindako hitzarmena erabat legezkoa dela baieztatu du epaitegiak emandako sententziak”.
Udalbatzarrak 2009ko ekainaren 30ean behin betiko onartu zuen Lanbarren Berri eremua garatzeko hitzarmen urbanistikoa Landurekin eta Amenabarrekin, eta horren kontra errekurtsoa jarri zuen OBko Xanet Arozenak, epaitegiei hitzarmena bertan behera uzteko eskatuz, “legez kontrakoa” zelako. Epaitegiek ez dute onartu Arozenaren eskaera, eta bere argudio guztiak baztertu ditu, “Udalak egindako hitzarmena legezkoa dela baieztatuz”.
OBren jarrera kritikatu du Udalak: “Lanbarren Berrirako egindako hitzarmena epaitegietara eramanez, Altzibarko bizilagunentzako eta herriarentzako orokorrean onuragarria izango den aldaketa hori oztopatzen saiatu da zenbait hilabetez. Orain, epaitegien erabakiari esker, dagoeneko ez dago oztoporik Lanbarren Berriko hitzarmenarentzat”.
Cadarso lekualdatzeko
Lanbarren Berri eremua 2008ko otsailean suspentsoan utzitako arau subsidiarioetako eremuetako bat izan zen. Arau subsidiarioen baitan, “ordenamendu egokiagoa eman ondoren”, udalbatzarrak 2009ko ekainean onartu zituen Lanbarren Berri eremurako egindako arau berriak eta gero, Landurekin eta Amenabarrekin hitzarmena onartu zen.
Besteak beste, Lanbarren Berrirako egindako hitzarmenaren ondoren, “Udalak 5.000 metro koadro eraikigarriko eremua jasoko du, dohainik”. Hara lekualdatuko da Altzibarren dagoen Cadarso SA enpresa, “Udalak iazko uztailean enpresarekin egin zuen hitzarmenari esker”.
Cadarso Altzibartik ateratzea auzotarrek aspalditik egin duten aldarrikapena da. Udaletik gogorarazi dutenez, “dagoeneko lekualdatze prozesua martxan dago, sinatutako hitzarmenean jarritako epeak eta pausoak ematen ari baitira bi aldeak”.

