‘Eskubide guztiak denontzat, ilegalizaziorik ez!’ mobilizazioak, bihar
ELA, LAB, Eilas, EHNE eta Hiru sindikatuek deituta, mobilizazio eguna izango da bihar herrian, Eskubide guztiak denontzat, ilegalizaziorik ez! lelopean. Hiru elkarretaratze deitu dituzte sindikatuek, Espainiako Auzitegi Gorenak Bildu legez kanpo utzi z...
ELA, LAB, Eilas, EHNE eta Hiru sindikatuek deituta, mobilizazio eguna izango da bihar herrian, Eskubide guztiak denontzat, ilegalizaziorik ez! lelopean.
Hiru elkarretaratze deitu dituzte sindikatuek, Espainiako Auzitegi Gorenak Bildu legez kanpo utzi zuela salatzeko.
Deitutako elkarretaratze guztiak izango dira 11:30ean, honako tokiotan: Doneztebe plazan, Urkiako biribilgunean (Mamut ondoan) eta Catelsa lantegiaren aurrean (Lintzirinen).

