Munduko mendiak ezagutzeko aukera emango du Jaizkibelen Mendi Asteak
Datorren astea mendiaren astea izango da Antxon, Jaizkibel Mendizale Taldeak Mendi Astea antolatu baitu astelehenetik larunbata bitarte. Ostirala arte, egunero, ikus-entzunezko bat proiektatuko dute Kultur Etxean (Hamarretxeta kalea), 20:00etan hasita. Lehen proiekzioak Oarsoaldeako ondare geologikoaz gehiago jakiteko aukera emango du, Jose Angel Torres Aranzadiko kideak aurkeztuko duen proiekzioan. Oarsoaldeaz gain, munduko hainbat txoko ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Argazki erakusketa Kultur Etxea 18:00etan irekiko dute egunero bertan jarriko duten argazki erakusketa ikusi ahal izateko. Eta Mendi Asteari bukaera emateko Trebiñuko Biraren laugarren etapa egingo dute Belabia mendira (970 metro). Egitaraua: Hilak 9, astelehena. Aiako Harria, Jaizkibel eta Oarsoaldea, Aranzadiko Jose Angel Torresek aurkeztua. Hilak 10, asteartea. Ezaugarriak eta perretxikoen sailkapena, Aranzadiko Jose Manuel Lekuonaren eskutik. Hilak 11, asteazkena. Saharatik zaldiz eta Mongoliako estepa lana aurkeztuko dute Mila Gallastegik eta Asier Aranzabalek. Hilak 12, osteguna. Jose Ramon Agirre Marron bidaiazaleak Nepalen gertatzen den Dolpo: biziaren muturrean ikus-entzunezkoa aurkeztuko du. Hilak 13, ostirala. Albaolako Mikel Leozek Oihanetik itsasora proiekzioa azalduko du. Garai bateko ontzien eraikuntzaren prozesua ezagutzeko aukera izango da. Hilak 14, larunbata. Trebiñuko Biraren laugarren etapa. Belabia mendira (970 metro) joango dira.
Datorren astea mendiaren astea izango da Antxon, Jaizkibel Mendizale Taldeak Mendi Astea antolatu baitu astelehenetik larunbata bitarte. Ostirala arte, egunero, ikus-entzunezko bat proiektatuko dute Kultur Etxean (Hamarretxeta kalea), 20:00etan hasita.
Lehen proiekzioak Oarsoaldeako ondare geologikoaz gehiago jakiteko aukera emango du, Jose Angel Torres Aranzadiko kideak aurkeztuko duen proiekzioan. Oarsoaldeaz gain, munduko hainbat txoko ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Argazki erakusketa
Kultur Etxea 18:00etan irekiko dute egunero bertan jarriko duten argazki erakusketa ikusi ahal izateko.
Eta Mendi Asteari bukaera emateko Trebiñuko Biraren laugarren etapa egingo dute Belabia mendira (970 metro).
Egitaraua:
Hilak 9, astelehena. Aiako Harria, Jaizkibel eta Oarsoaldea, Aranzadiko Jose Angel Torresek aurkeztua.
Hilak 10, asteartea. Ezaugarriak eta perretxikoen sailkapena, Aranzadiko Jose Manuel Lekuonaren eskutik.
Hilak 11, asteazkena. Saharatik zaldiz eta Mongoliako estepa lana aurkeztuko dute Mila Gallastegik eta Asier Aranzabalek.
Hilak 12, osteguna. Jose Ramon Agirre Marron bidaiazaleak Nepalen gertatzen den Dolpo: biziaren muturrean ikus-entzunezkoa aurkeztuko du.
Hilak 13, ostirala. Albaolako Mikel Leozek Oihanetik itsasora proiekzioa azalduko du. Garai bateko ontzien eraikuntzaren prozesua ezagutzeko aukera izango da.
Hilak 14, larunbata. Trebiñuko Biraren laugarren etapa. Belabia mendira (970 metro) joango dira.


