Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bi saio, Lezon

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko bi saio Lezon jokatuko dituzte. Hilaren 15ean (datorren asteko igandean) izango dira bi saio horiek, Gezala Auditoriumean. Lehenengo saioa 11:30ean izango da eta bigarrena, berriz, 17:30etik aurrera. Seina bertsolari igoko da oholtzara saio bakoitzean. Goizeko 11:30ean ariko diren bertsolarietatik Oarsoaldeko eta Bidasoko bertsolari banak abestuko dute: Ander Lizarralde oiartzuarrak eta Manu Goiogana irundarrak. Eurekin batera Eñaut Uriarte, Adur Gorostidi, Eneritz Arzallus eta Julen Agirre izango dira. Arratsaldeko saioan Haritz Casabal pasaitarrarekin batera, Asier Azpiroz, Beñat Iguaran, Aitor Urbieta, Iñaki Apalategi eta Oier Aizpurua ariko dira. Goizeko zein arratsaldeko saioak Julian Albisturrek, Mikel Lersundik, Urtzi Basterrikak eta Eneritz Azkuek epaituko dituzte. Sarrerak, Internet bidez Orain dela lau urte bezala, Gpuntua leloa izango du bertso txapelketak, “izan zuen zabalkundeagatik”, antolatzaileek adierazi dutenez. Jakinarazi dutenez, txapelketako edozein saio ikusteko Internet bidez bakarrik eros daitezkeela nabarmendu dute. Lezoko saioetako batentzako sarrerak hiru euro balio ditu 15 urtetik beherakoentzat zein Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta bost euro, berriz, gainontzekoentzat. Eguneko bi saioak ikusteko bost euro ordaindu beharko dituzte gazteek eta bazkideek eta zortzi besteek. Saioez gain, bazkaria ere antolatuko dute Bertsozale Elkartekoek eta hamabi euro ordaindu beharko dute gutxien ordaintzen dutenek eta hamabost besteek. Saioak izan baino bi egun lehenagora arte [...]

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko bi saio Lezon jokatuko dituzte. Hilaren 15ean (datorren asteko igandean) izango dira bi saio horiek, Gezala Auditoriumean. Lehenengo saioa 11:30ean izango da eta bigarrena, berriz, 17:30etik aurrera.
Seina bertsolari igoko da oholtzara saio bakoitzean. Goizeko 11:30ean ariko diren bertsolarietatik Oarsoaldeko eta Bidasoko bertsolari banak abestuko dute: Ander Lizarralde oiartzuarrak eta Manu Goiogana irundarrak. Eurekin batera Eñaut Uriarte, Adur Gorostidi, Eneritz Arzallus eta Julen Agirre izango dira.
Arratsaldeko saioan Haritz Casabal pasaitarrarekin batera, Asier Azpiroz, Beñat Iguaran, Aitor Urbieta, Iñaki Apalategi eta Oier Aizpurua ariko dira. Goizeko zein arratsaldeko saioak Julian Albisturrek, Mikel Lersundik, Urtzi Basterrikak eta Eneritz Azkuek epaituko dituzte.
Sarrerak, Internet bidez
Orain dela lau urte bezala, Gpuntua leloa izango du bertso txapelketak, “izan zuen zabalkundeagatik”, antolatzaileek adierazi dutenez. Jakinarazi dutenez, txapelketako edozein saio ikusteko Internet bidez bakarrik eros daitezkeela nabarmendu dute. Lezoko saioetako batentzako sarrerak hiru euro balio ditu 15 urtetik beherakoentzat zein Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta bost euro, berriz, gainontzekoentzat. Eguneko bi saioak ikusteko bost euro ordaindu beharko dituzte gazteek eta bazkideek eta zortzi besteek. Saioez gain, bazkaria ere antolatuko dute Bertsozale Elkartekoek eta hamabi euro ordaindu beharko dute gutxien ordaintzen dutenek eta hamabost besteek. Saioak izan baino bi egun lehenagora arte eros ahal izango dira sarrerak zein txartelak.
Txapelketa etzi hasiko da, Orion, eta abenduaren 18an izango da finala, Donostian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.