Udalekuetarako lekuak geratzen dira

Arabako Sarriako aterpetxean egingo diren udalkeuetarako joateko aurretiko izen ematea amaitu eta gero zenbait leku betetzeke daudela jakinarazi dute Udaletik.

Arabako Sarriako aterpetxean egingo diren udalekuetara joateko izen emateko epea amaitu eta gero zenbait leku betetzeke daudela jakinarazi dute Udaletik. Hain zuzen ere hauek dira oraindik bete gabe geratzen diren txandak:

  1. txanda, uztailaren 3tik 14ra. 8-10 urte (euskaraz). 3 leku daude libre.
  2. txanda, uztailaren 25etik abuztuaren 5era. 8-10 urte (eusk/gazt). 30 leku.
  3. txanda, abuztuaren 5etik 16ra. 11-13 urte (eusk/gazt). 13 leku.

Izena emateko interesdunek Urdanibiako Ospital Zaharrera joan behar dute, Hezkuntza, Kultura eta Gazteria arlora, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara (hilaren 9tik aurrera). Irungo haurrek ordiandu beharreko kuota 152 eurokoa da, eta kanpokoek 182 eurokoa.

Informazio gehiago behar dutenek 010 telefonora, Hezkuntza, Kultura eta Gazteria Sailera (943-505435 edo 943-505407), edo Gazte Informaziora ((943-505440 eta 943 -05444) dei dezakete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.