Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute igandean, lau talderen parte hartzearekin
Igandean ospatuko dute Lezon Dantzari Txiki Eguna. Bertan, Murixka dantza taldeaz gain, beste hiru dantza taldek ere hartuko dute parte. Goizean, 11:00etan, elkartuko dira dantzariak. Ohi bezala, Lopene plazan hasiko da Dantzari Txiki Eguna. Euria egin...
Igandean ospatuko dute Lezon Dantzari Txiki Eguna. Bertan, Murixka dantza taldeaz gain, beste hiru dantza taldek ere hartuko dute parte. Goizean, 11:00etan, elkartuko dira dantzariak. Ohi bezala, Lopene plazan hasiko da Dantzari Txiki Eguna. Euria egingo balu, kiroldegian elkartuko dira.
12:00etan kalejira egingo dute herriko kaleetatik zehar, hamarna minutuko bi geldialdirekin. Ordu eta erdi beranduago ongi etorri ekitaldia egingo diete kanpoko taldeei eta 14:00etan bazkaltzen hasiko dira. Ondoren, haurrentzako jolasak egingo dituzte. 17:00etatik aurrera dantza talde bakoitzak hogei minutuko saioa egingo du.
Murixakaz gain, parte hartuko duten beste hiru dantza taldeak honakoak dira: Ereintza (Errenteria-Orereta), Meaka (Irun) eta Amaiur (Iruñea).

