Ramon Vizcaino enpresatik jakinarazi dutenez, 100 langile kaleratu beharko dituzte Oiartzunen duten egoitzatik. Egun, 400 langile ari dira bertan lanean. Bestalde, lanean jarraituko dutenek soldata jaistea onartu dute. AIAC enpresak erreskatatu arren, ...
Anusara Yoga tailerra antolatu du Surya Yoga eskolak astebururako, Susana Garcia Blanco irakaslearekin. Larunbatean eta igandean izango dira eskolak, 10:00etatik 13:00etara, eta 15:00etatik 18:00etara, Astigarragako Bidean, bigarren solairuko ezkerrald...
Fanderiako Haurren Krosak marka guztiak gainditu ditu aurten parte-hartzaileei dagokienez: 200 inguru haurrek parte hartu zuten. Fanderiako auzo elkarteak antolatu du bosgarrenez lasterketa. Bost mailetan aritu ziren korrikan. Hala, Aurrebenjaminen Mai...
Txost Oiartzungo Pilota Taldeko haurrek, barne txapelketa jokatu dute Gabonetan, joko garbian. Hala, Eguberrietan ez diote jokatzeari utzi eta ez dute forma galdu taldeko txikienek. Gainera, lehiaren nondik norakoak ezagutu eta horiez gozatzeko aukera ere izan dute. Bost bikote aritu dira elkarren aurka (batzuk argazkian ikus daitezke). Entrenatzeko beste modu bat izan da, eta txapelketetan nola jokatu ikasteko aukera ere izan dute. Horrez gain, guztiek oroigarri bana jaso dute.
Oiartzungo Udalak jakinarazi du urtarrilean zehar auzoetako bilerak egingo dituztela herritarrekin hiru gai zehatzen gainean hitz egiteko: 2011ko aurrekontuak, Lurraldeko Zatikako Plana (PTP), eta Ikerketa Batzordea. Lehenengo bilera gaur egingo dute, ...
Maider Galarza ipuin kontalariaren eskutik 4 eta 7 urte bitarteko haurrek Kontakizunak entzuteko aukera izango dute hilaren 12an, asteazkena, 17:30etan, Ikust Alaian.
Datozen bi asteotan Gernikako akordioa zabaldu eta atxikimenduak biltzeko kanpaina egingo dute Errenteria-Oreretan. Bihar bertan hasiko da kanpaina, Zentro Elkartean egingo duten bilkurarekin. Bertan, atxikimenduak bilduko dituzte. Hurrengo hitzordua, ...
Datorren urtarrilaren 30ean Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak XXII. urteurrena ospatzeko jaia antolatuko du. Programa 12.30tan hasiko da Portuko elizan eta urtero bezala, 14.30tan bazkariaren ordua izango da, Ardora Jatetxean. Izena emateko, urtarrilaren...
Hilaren 15eko danborrada prestatzeko azken entsaioa egiteko Hiri Erdiko eskolan bilduko dira gaur, asteartea, 19:00etan. Danborrik ez duenak Geltoki kaleko Besta dendan alokatu dezake, 6 eurotan.
27 urteko gazte bat atxilotu Ertzaintzak, dantzaleku baten kanpoaldean ustez droga saltzeagatik. Igande goizaldean atxiki zuten, eta ustez droga zeukaten bi poltsa txiki atzeman zizkioten.
Jokin Urain Kixkur preso oreretarrak 25 urte bete zituen herenegun espetxean. 2009ko abuztuaren 9tik kalean behar zuen, baina 197/12006 doktrina aplikatu zioten, eta 2016ko urtarrilaren 10era arte luzatu zioten espetxealdia, 30 urtera arte. Egoera salatzeko asmoz, Oreretako AAMk hainbat ekimen antolatu ditu datozen egunetarako. Ekitaldirik garrantzitsuena larunbatekoa izango da. Arratsaldeko zazpietatik aurrera, manifestazioa egingo dute, eta ondoren, afaria izango da Landare elkartean. Herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte Kixkurren egoera salatzeko egingo diren bi ekimen horietara. Datorren astean, berriz, hilaren 20an (osteguna) hitzaldia izango da Xenpelar etxean. Bertan, Urainen egoeraren gaineko xehetasunak emango dituzte arratsaldeko zazpietatik aurrera. Horrez gain, dagoeneko herriko hainbat tabernatan (Landare, Arkaitza eta Sindikato) Kixkurren atxiloketa gertatu zenean eta ondoren prentsan atera diren albisteekin osatutako erakusketa ikus daiteke. Antolatzaileek jakinarazi dute bi astez egongo dela martxan. 9.125 egun, kartzelan Senitartekoek eta OAMMko kideek herenegun eginiko agerraldian gogorarazi zuten Kixkurrek 25 urte; alegia, 9.125 egun bete dituela espetxean. Urte guzti horetan, hala nola, Sevillako, Teruelgo, Bonxeko, Dueñasko, Herrerako eta Carabancheleko espetxeetatik pasatu da oreretarra. Epe horretan, kartzelan aurrera eramandako borrokak “zenbaezinak” izan direla jakinarazi dute: “Txapeoak, gose grebak, komunikazio grebak eta beste hainbat eta hainbat borroka egin ditu bere eta beste euskal preso politikoen defentsan”. Ildo horretatik, OAAMko kideek [...]
Mercedes Mariñasek eta Iñaki Mortek osatzen dute ADOS zeramika kreatiboa, gaurtik eta hilaren 23ra arte Colon pasealekuan Euskadiko Kutxak duen aretoan erakusketa ireki duen bikote irundarra. Tenperatura altuan egositako zeramika eta esmalteez apaind...
Ondartxori buruzko parte-hartze prozesuaren lehen fasea bukatutzat eman du Pasaiako Udalak. Maider Ziganda alkatea pozik dago lortutako emaitzarekin eta jendearen erantzunarekin. Guztira 52 herritar bildu ziren egindako hiru bilkuretan. Orain, hurrengo pausoa herritarrek proposatutako ideiak bildu eta ondorioak aztertzea izango da. Behin ondorioak bilduta, Udalak jasoko ditu eta proiektua idazteko lehiaketa aterako du. “Lehiaketa irabazten duenak proiektua idatziko du eta guk herritarren ekarpenak helaraziko dizkiogu proiektua idazteko garaian kontua har ditzan”, azaldu du Zigandak. Ondorio horiek aurrerago egingo dituztela publiko adierazi du Pasaiako alkateak. Bi bilkura egin beharrean, hiru Hasiera batean bi bilera aurreikusi bazituzten ere, azkenean hiru aldiz elkartu dira herritarrekin Ondartxoko gunearen gainean hitz egiteko, “horretarako beharra ikusi zelako”. Ondartxo nola eraiki nahi dugu? izenburupean, lehenengo bilera joan den abenduaren 11n egin zuten. Bilera horretan, parte-hartzaileek gunearen errealitate sozio-urbanistikoa ezagutzeko aukera izan zuten, horren egoera eta aurrekariak. Hurrengo bileretan, berriz, Ondartxoko eremu horretan beharrezkoak iruditu zaizkien erabilerak proposatu zituzten. Ontziolaren inguruan dagoen eremua aisiarako berreskuratzeko asmoa du Udalak, eta horretara bideratutako ekipamendua egingo dela jasota dago Gipuzkoako Foru Aldundiarekin Udalak duen hitzarmenean. Bileretan emandako informazioa eta gaiarekin lotutako beste hainbat dokumentu Udalaren webgunean (www.pasaia.net) jarri dituzte eskura. Biteriko parte-hartze prozesua Maider Zigandak jakinarazi duenez, Biteriko parte-hartze prozesuaren bigarren [...]
Oiartzungo Udal Gobernuak Taldeak, pasa den abenduaren 29ko udalbatzarrean onartu zituen 2011rako aurrekontuak, ezker abertzaleko zinegotzien botoekin. Orain, Gobernu Taldeak auzo bilerak antolatu ditu eta, beste gaien artean, aurrekontuak jorratuko di...
Oarso-Bidasoko ostalariak Letxunborro etorbideko Cafe Irunen bilduko dira bihar, asteazkenean, 17:30ean, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak tabakoaren lege berriaz informatzeko deituriko bilkuran. Bertan legea «zehatz-mehatz» azaltzeaz gain, sektorean ...
Eskola kirolako ur jaialdia egingo dute larunbatean, hilaren 15ean, Azken Portu udal kiroldegian, eta igerilekuak eta spa eremua abonatuentzako itxiko dituzte, 09:00etatik 12:00etara.Horren ondorioz, egun horretarako hitzartuta zeuden haurrentzako iger...
Azti-Tecnalia zentro teknologikoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) elkarlanean Bizkaiko Golkoko antxoaren geneak bereiztea lortu dute. Horri esker jatorrizko izendapena sor dezakete eta merkaturatzerako garaian iruzurrak saihestu. Gainera, ike...
Udaleko kirol sailak Hondartza futbol zelaiko ureztatze sistema berritu du. Xabier Tifek, kirol zinegotziak azaldu duenez, “ureztatze sistema aldatu beharra zegoen. Hondartza udal zelaiko ureztatze sistema 1976koa zen, zaharkitua zegoen eta aldatzeko...
Aizpurdi Lizeo Profesionalak antzerki emanaldia antolatu du ostegunerako, urtarrilaren 13rako, 20:30ean, Varietes aretoan.
Doneztebe plazan, 11:00etatik aurrera, Hamaika Bertute eguna ospatuko dute hainbat bertsolarik larunbatean. Iragarri dutenez, «egun osoan ez da faltako bertsorik, antzerkirik, barrerik, izotzik… eta, batez ere, partxerik. Bertsolariak ohituta da...