Datorren urtarrilaren 30ean Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak XXII. urteurrena ospatzeko jaia antolatuko du. Programa 12.30tan hasiko da Portuko elizan eta urtero bezala, 14.30tan bazkariaren ordua izango da, Ardora Jatetxean. Izena emateko, urtarrilaren...
Datorren urtarrilaren 30ean Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak XXII. urteurrena ospatzeko jaia antolatuko du. Programa 12.30tan hasiko da Portuko elizan eta urtero bezala, 14.30tan bazkariaren ordua izango da, Ardora Jatetxean. Izena emateko, urtarrilaren 25 arte egin daiteke Kasino Zaharreko bulegoetan, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10.30tatik 12.00tara. Izena emateko, 2010eko kuota ordainduta izan beharko du bazkideak. 2010an zehar 80 urte bete dituzten bazkideei eta urrezko ezteiak bete dituztenek izena eman beharko dute adinekoen etxean omenaldia jaso ahal izateko.