Mercedes Mariñasek eta Iñaki Mortek osatzen dute ADOS zeramika kreatiboa, gaurtik eta hilaren 23ra arte Colon pasealekuan Euskadiko Kutxak duen aretoan erakusketa ireki duen bikote irundarra. Tenperatura altuan egositako zeramika eta esmalteez apaind...
Mercedes Mariñasek eta Iñaki Mortek osatzen dute ADOS zeramika kreatiboa, gaurtik eta hilaren 23ra arte Colon pasealekuan Euskadiko Kutxak duen aretoan erakusketa ireki duen bikote irundarra. Tenperatura altuan egositako zeramika eta esmalteez apaindutako gresak bildu dituzte, baita egurrezko taulen gainean muntatutako beirak ere, muralak irudikatzen dituztenak. Mariñas eta Morte Irungo udal zeramika tailerrean hasi ziren elkarlanean, duela 20 urte. Binakako hamaika mostra antolatu dituzte, kafetegietan, kultur etxeetan, erakustaretoetan…