Bizkaiko Golkoko antxoa bereiztea lortu dute
Azti-Tecnalia zentro teknologikoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) elkarlanean Bizkaiko Golkoko antxoaren geneak bereiztea lortu dute. Horri esker jatorrizko izendapena sor dezakete eta merkaturatzerako garaian iruzurrak saihestu. Gainera, ike...
Azti-Tecnalia zentro teknologikoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) elkarlanean Bizkaiko Golkoko antxoaren geneak bereiztea lortu dute. Horri esker jatorrizko izendapena sor dezakete eta merkaturatzerako garaian iruzurrak saihestu. Gainera, ikertzaileek harrapatutako antxoa Kantauri itsasokoa ote den edo ontziratua dagoen jakin ahal izango dute.
Ikerketaren helburua munduan bizi diren antxoa motak bereiztea da eta horrela jatorrizko zigilua sortzeko aukera edukitzea. Modu horretan Kantaurikoko antxoak ezingo dituzte toki horretakoak balira bezala komertzializatu.
Ikerketan Pasaiako eta Zamudioko Aztiko eta EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko sei ikerlari ari dira parte hartzen; izan ere, oraindik ez dute ikerketa bukatu. Azken fasean daude. Azken fase horretan ikerketa balioztatzen eta kontrastatzen ari dira.
3.000 ale baino gehiago
Ikerketan Europako eta munduko 3.000 antxoa baino gehiago aztertu dituzte. «Kantauriko, Mediterraneoko, Atlantikoko eta Adriatikoko uretako antxoak aztertu ditugu, besteak beste, Bizkaiko Golko antxoa bereizteko», azaldu du Kepa Eskudero Aztiko Kalitate Saileko eta Elikaduraren Segurtasuneko koordinatzaileak.