Albisteak

Bihar, odol erauzketa saioa

Bihar, odol erauzketa saioa izango da anbulatorioan, 18:00etatik 20:00etara. Herritarrak odola ematera animatzeko deia egin dute Odol Emaileen Elkartetik.

admin

Argazki zaharren erakusketa ikusteko azken egunak

Herriko argazki zaharren erakusketa ikusteko azken eguna etzi da. Udaletxeko areto nagusian dago, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

admin

Oiartzunek 4-2 irabazi dio Donosala taldeari

Areto futbolean, Oiartzun Donosala baino gehiago izan da. Ostiralean jokatu zuten partida Elorsoro kiroldegian eta oiartzuarrek 4-2 irabazi zuten. Sailkapenari dagokionez, oiartzuarrek laugarren jarraitzen dute asteburuko jardunaldiaren ondoren. 24 pun...

admin

Ondartxo Abesbatzak bi kontzertu emango ditu bihar eta etzi

Bihar eta etzi Ondartxo Abesbatzaren ahotsak entzuteko aukera izango da. Bihar Antxoko San Fermin parrokian emango du kontzertua, 20:00etan. Ordu berean, baina etzi, Donibaneko Bonantza elizan jarri dute hitzordua. Asteburuan, XXV. Musika Astea egingo ...

admin

Eskualdeko elkarteek emaitza onak eskuratu dituzte bateletan

Eskualdeko arraun elkarteek emaitza onak eskuratu zituzten joan den astebukaeran Tolosan egindako Batelen Federazioa Torneoan. Mutilen Kadeteen Mailan Sanpedrotarra nagusitu zen. Moreek 06:19 denbora egin zuten, bigarren sailkatuaren denbora hiru segun...

admin

Etzi, ‘Kirolez blai!’ saio berezia egingo dute

Kirolez blai! saio berezia egingo dute etzi Oiartzun Irratian, FM 107an (13:15ean izango da eta 20:30ean errepikatuko dute). Honakoak izango dira gonbidatuak: Eneko Salaberria Oiartzun Kirol Elkarteko kidea; Alberto Iturralde Realeko bigarren entrenatz...

admin

Izar Makusok gerriko beltza lortu du judoan

Oiartzungo Izar Makuso judo kirolariak gerriko beltza lortu berri du. 19 urte ditu Makusok, eta txiki-txikia zenetik aritzen da judoan Elizaldetarrak herriko judo elkartearekin. Denboraldi honetan, urte askoan prestatzen eta lanean aritu ondoren, gerriko beltza lortzeko lehiaketa eta teknika probak gainditu ditu.

admin

Ibaian bizi diren animaliei jaten ez emateko eskatu du Udalak arratoiak direla eta

Pasa den astean arratoiak ugaritu zirela salatu zuten ezker abertzaleak eta Ezker Batuak, eta Errenteriako Udalari arazoak konpontzeko eskatuz. Udalak arratoi garbiketaz arduratzen den enpresarengana jo du, eta aholku argia eman die: ibaian bizi diren ...

admin

Garikoitz Lasaren eta Kristina Pachecoren erakusketa, Garmendin

Hilabete osoan zehar, Garikoitz Lasaren pala tailatuak eta Kristina Pachecoren pitxiak ikus daitezke Garmendi Txokolategian.

admin

Kanpo kaiaren aurkako agerraldia egingo dute zientzialariek eta gizarte erakundeek

Hainbat arlotako adituek kanpo kaiaren aurkako agerraldia egingo dute etzi Donibaneko Arizabalo jauregian (udaletxean). Bertan izango dira Maider Ziganda Pasaiako alkatea, Ricardo Aguilar Oceanako Europako ikerketa zuzendaria, Jon Ander Etxebarria EAEk...

admin
Gehiago