Albisteak

Oiartzun Irratia: abenduak 12

Gaurko programazioa FM107an: 10:30ean: Hiru kortxea. 20:00etan: Zuzenean Bartzelonako (Herrialde Katalanak) Camp Nou futbol zelaitik, Bartzelona-Reala partidaren kontakizuna, Urtzi Argibayren eta Alioxia Rodriguezen eskutik.

admin

Ondartxori buruzko parte-hartze prozesua hasi da

Gaur hasi da San Pedroko Ondartxo aldeak nolakoa izan behar duen hausnartzeko parte-hartze prozesua. Pasaiako Udalak bultzatu du gogoeta fasea, eta gaur, San Pedroko ikastolan bildu direnak, zonaldearen gaineko informazioa jasotzeaz gain, taldetan banatu dira sakonago gaiaz hitz egiteko. Datorren larunbatean egingo dute parte-hartze prozesuaren baitako bigarren bilkura.

admin

San Pedroko taberna batean eta Antxoko elkarte batean lapurtu dute

Astearte goizaldean ezezagunek San Pedroko Muguruza Ardoak tabernan lapurtu zuten. Bertan zuten dirua hartu zuten lapurrek: diru hori loteriena, rifena eta kinielena zen. Bertan zuten Gabonetako otarra ere eraman zuten lapurrek. Tabernako arduradunek j...

admin

Gaur, Barricada Donibanen

Barricada musika talde iruindarrak kontzertua emango du gaur 21:00etatik aurrera Donibaneko kiroldegian. Blaka talde donostiarra izango dute telonero gisa. Gaur arte zegoen aldez aurretik sarrerak erosteko aukera (20 euroan), beraz, Donibaneko kiroldegian erosi beharko dituzte sarrerak kontzertura joan nahi dutenek, 22 euroan. Bixi-Bix i elkarteko antolatzaileek jakinarazi dute kiroldegian bertan afaltzeko aukera izango dela, otartekoak-eta salduko dituztelako. Horrez gain, gau osoan zehar Donostiatik edo Errenteriatik kiroldegiraino joateko autobusak prestatu dituztela jakinarazi dute (bueltatzeko ere izango dira autobusak). Hiru bat orduko emanaldia izango da gaur gauekoa: lehenik, bere azken diskoa aurkeztuko du Barricadak, eta ondoren, kanta klasikoak joko dituzte.

admin

Donosalaren kontra jokatuko du Oiartzunek

Gipuzkoako Bigarren Mailako areto futboleko herriko taldeak Donosala taldearen kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia. Gaur da partida, 20:30ean, herriko Elorsoro kiroldegian. Azken asteetan postuan gora egiten ari da Oiartzungo taldea pixkanaka. Eg...

admin

Saharako egoera salatzeko, kontzertuak Kataxulon

Biharko, kontzertu gaua antolatu dute Kataxulo Gaztetxeko kideek, Saharan gertatzen ari dena gogorarazteko eta Marokororen errepresioa salatzeko. 22:00etan hasiko dira musika emanaldiak eta honako taldeak ariko dira taula gainean: Lady Kotxinas, Ex-pa

admin

Oarsoaldeko derbia, Ohorezko Erregionalean

Oarsoaldea eskualdeko derbia jokatuko dute bihar Ohorezko Erregional Mailan. Trintxerpe eta Oiartzun ariko dira nor baino nor arratsaldean, 16:30etik aurrera, Errenteria-Oreretako Don Bosco zelaian. Oiartzuarrek partida irabazi beharko dute sailkapenea...

admin

Girizia ez da ariko Euskal Herriko proban

Euskadiko Herri Kirol Federaziokotik jakinarazi dutenez, azken orduko baja bat izan dela eta, Girizia taldea ez da ariko emakumezkoen 250 kilokoan, Lauko Euskal Herriko Sokatira Txapelketan.

admin

Ondartxori buruzko parte-hartze prozesuan egon nahi du Portu Agintaritzak

Bihar (hilak 11) abiatuko da San Pedron Udalak antolatutako Ondartxori buruzko parte-hartze prozesua eta Pasaiako Portu Agintaritzak bertan egon ahal izatea eskatu du. Hedabideetara igarritako prentsa oharrean Portuko Agintaritzak dio ez duela aipatu parte-hartze prozesuaren kontra inongo argudiorik, baina gogora ekarri nahi izan du aipatu lurrak portuaren erabilera eremuan barne daudela. “Lurrak  Gipuzkoako Foru Aldundiari eman zaizkion arren Ontziola bertan koka dezan, portuko erabilera eremuan daude”, dio PPAk. Horrez gain, Ondartxon zaharberritzen ari diren Jaizkibel dragaren konponketa lanen finantzazioaren hiru laurdenak beregain daudela gogoratu du Portu Agintaritzak. Torreatzetik Ondartxora bitarteko lurrak ere portuaren baitakoak direla gogoratu du PPAk, “baita epe motzean bertan kokatuko dituzten ontziralekuetara iritsi ahal izateko lurrak ere”, nabarmendu dute. Lonja berria eraikitzeko lanek Ondartxoko eremuan izan dezaketen eragina ere kontua hartu behar dela iritzi dio Portu Agintaritzak. “Horiek guztiak kontuan hartuta oso garrantzitsua deritzogu herritarren parte-hartze prozesu horretan Portu Agintaritza txertatzeari”, esan dute. Bihar egingo da parte-hartze prozesu horren baitako lehen saioa, 11:00etan, San Pedroko ikastolan. Bigarrena eta azkena, hilaren 18an egingo dute, ordu eta toki berean. Pasaiako Udalak Ondartxoko eremua aisialdirako berreskuratzeko hitzarmena du Foru Aldundiarekin. Proiektua eskatu aurretik herritarren iritzia ezagutu nahi du Gobernu Taldeak, eta helburu horrekin antolatu du Ondartxo nola eraiki nahi dugu [...]

admin

Euskadiko Judo Txapelketa, igandean

Galtzarabordako udal kiroldegian Euskadiko Senior Mailako Judo Txapelketa jokatuko da igandean. Emakumeek eta gizonek parte hartuko dute. Euskadiko Judo Federazioak eta Errenteriako Udal Kirol Patronatuak antolatu dute. 10:00etatik 13:00etara izango di...

admin
Gehiago