Albisteak

Ezker Batuak ez du uste ordenantza zibikoa beharrezkoa denik

Errenteriako-Oreretako Ezker Batuak (EB) Udalak hainbat elkarteei proposatu dien ordenantza zibikoaren zirriborroa ez du uste beharrezkoa denik. Hain zuzen, duela aste batzuk hasi zen zirriborro hori aurkezten Udala, hala, elkarteek onar dezaten edota ...

admin

Santa Zezilia kontzertua egingo dute hilaren 20an

Hilaren 20an (larunbata) Santa Zezilia kontzertua egingo dute Gezala Auditoriumean. 12:30ean hasiko da emanaldia eta musika eskolako musika banda eta txistulari banda ariko dira.

admin

Ñaco Goñi eta Stevie Zee, Reynan

Ñaco Goñik eta Stevie Zeek kontzertua emango dute bihar, De Cyne Reyna tabernan, 22:30etik aurrera. Eskarmentu handiko musikariak dira, eta hainbat taldetan ibilitakoak. Hala, gitarra jotzailea eta abeslaria batu egingo dira hainbat blues abesti berr...

admin

Oiartzungo fusilatuen eta desagertuen inguruko hitzaldia

Heldu den larunbatean, hilak 20, Oroipena zor: Fusilatu eta desagertuak Oiartzunen hitzaldia eskainiko du Andoni Lekuona soziologo oiartzuarrak. Hendaiako mediatekan izango da hitzaldia, 18:00etatik aurrera.

admin

Independentistak herri mugimendua aurkeztuko dute

Independentistak herri mugimendua eskualdean aurkeztuko dute bihar arratsaldean, Reina aretoan; 19:00etan jarri dute hitzordua. Bilera irekia izango da, eta nahi duenak parte hartu ahal izango du. Antolatzaileek jakinarazi dute pasa den azaroaren 6an e...

admin

Santa Zeziliaren XXVIII. Zikloa hasiko da etzidamu herrian Andra Mari Abesbatzak antolatuta

Andra Mari Abesbatza Kultur Elkarteak antolatuta, Santa Zezilia XXVIII. Zikloa egingo dute etzidamu hasi eta hilaren 28a bitarte Errenteria-Oreretan. Hori azaldu dute Andra Mari Abesbatzaren egoitzan Santa Zezilia zikloaren aurkezpena egiteko prentsaurrekoan, Mari Carmen Garmendia, Andra Mari Kultur Elkartearen presidenteak, Jose Manuel Tife Iparragirre, Andra Mari Abesbatzaren zuzendariak eta Jose Angel Rodriguez, Errenteria Musikaleko presidenteak. XXVIII. aldira iritsi den abesbatza eta musikarien festa horretarako eskaintza ugaria eta zabala prestatu du Andra Marik musikaren zentzu eta baliabide guztietan. Aurtengo egitarauan, “leku berezia hartuko du organo musikak”, esan du Mari Carmen Garmendiak Andra Mari Kultur Elkartearen presidenteak. Hain zuzen ere, etzidamu, Maria Donearen Zeruratzearen Parrokiko “organo zaharberrituaren inaugurazioa egingo da Asuncionen Oscar Candendo Zabala organistak eskainiko duen organo kontzertu batekin”, gaineratu du Garmendiak. Ildo beretik, hilaren 27an, Errenteriako eliza nagusiko Fernando Gonzalo organistak, organo musikaren historia segitzeko kontzertua eskainiko du. Hilaren 24an, berriz, Ramon Angel Ruiz zenaren omenez kontzertua egongo da eta astearen baitan, Andra Mari Abesbatzaren, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboaren eta beste hainbat egitasmoren sortzailea izan zen Jose Luis Ansorenari, “Wikipedia entziklopedia digitalean egin zaion atala aurkeztuko da”, azaldu du Garmendiak. Horrez gain, besteak beste, organo kontzertuak, bertsolariak, txistulariak, orkestra musika, adin guztietako abesbatzen kantaldiak, musika bandak, danborradak eta txarangak arituko [...]

admin

Sabecoko langileak, beste supermerkatu baten zain

Duela hilabete batzuk itxi zuten Simply supermerkatua (Sabecorena) Niessen merkataritza zentroan, baina oraindik bertako langileek borrokan jarraitzen dutela jakinarazi dute. Gipuzkoako Lan Ordezkaritzak eta Jaurlaritzako Lan Sailak enplegua eteteko espedientea onartu zien irailean, eta orain egoera horretan daude. Helburua, orain, beste enpresa batek Niessen merkataritza zentroan dagoen lokala kudeatzen hastea da. Gogorarazi dute, gainera, egungo lan taldeak “subrogazioa [lan taldea eta lortutako lan baldintzak mantentzea] eta enplegu egonkorra izateko eskubidea” duela. Hala, Errenteriako Udalarengana zuzendu dira, eta ohartarazi die “hitz politak” ez direla nahikoak, eta langileak hartuko dituen beste supermerkatu batekin harremanetan jartzeko eskatu die. Horrez gain, supermerkatua itxita egoteak merkataritza zentro osoa kaltetzen duela azaldu dute, eta horrenbestez, neurriak lehenbailehen hartzea beharrezkotzat jo dute, gainera kontuan hartut,a Murias Center 4ko partaide dela Udala. Epaia eta enplegua eteteko espedientea Hamasei hilabeteko grebaren ondoren berriro lanean hasi ziren Sabecoko langileak pasa den martxoan, baina uztailaren amaieran arazoak hasi ziren beste behin epai baten eraginez. Horrek  Murias Center 4 (merkataritza gunea kudeatzeko ardura duen enpresa, Muriasek eta Errenteriako Udalak osatua) eta Sabecoren arteko errentamendu kontratua amaitutzat eman zuen. Sabecok epaia ez errekurritzea erabaki zuen, eta proposamen bakarra egin zuen: langileak, Bizkaia, Errioxa edota Kantabriako supermerkatuetara eramatea. Langileek ezezkoa bota zuten, lanaldi partzialeko [...]

admin

Garbitaniaren gardentasun eza salatu du OiartzunBaik

Garbitania Zero zabor enpresa (atez ateko zabor bilketa kudeatuko duen enpresa) kontratazioa egiten hasi da, eta OiartzunBaik (OB) salatu du ez dela kontratazio prozesu gardena. OBk jakinarazi duenez, kontratazioa egiteko oinarrietan diote, balorazioa ...

admin

Herri Eskalada Txapelketaren X. aldia, larunbatean Elorsoron

Dagoeneko hamargarren aldia du Giriziak antolatutako Oiartzungo Herri Eskalada Txapelketak. Larunbata goizean egingo dute Elorsoro kiroldegian. 09:00etan hasiko da lehia, eta egunean bertan izena eman ahal izango da. Hala ere, informazio gehiago nahi d...

admin

Talaiako garbigune berria egiteko lurra utzi dio Udalak Mankomunitateari

2.000 metro koadro inguruko eremua da; garbigune zerbitzua «oraindik hobea» izango dela dio Udalak

admin

Gernikatik Bermeora joango dira Urdaburukoak

Urdaburu Mendizale Elkarteak Ardoaren eta Arrainaren ibilbidearen baitako ibilaldia antolatu du. Bihar, izango da, eta Gernikatik Bermeora joango dira. Lau ordu eta erdiko ibilbidea izango da, eta Busturia eta Katillotxu menditik pasatuko dira. Hitzord...

admin

Xpressionk-rekin akordioa sinatu du Udalak artista berrien zabalkunderako

Xpressionk kultur plataformak Errenteriako Udalarekin akordioa sinatu du artista ez profesionalei toki bat emateko euren artelanak jarri, eta hartara ezagutzera emateko. Zehazki, Galeria Lorategien Sarea da proiektuaren izena, eta Zarauzko Udalak ere p...

admin

Igandean Batelen Ligako bosgarren jardunaldia egingo dute Trintxerpen

Gipuzkoako 2011ko Batel Liga Pasaiara etorriko da asteburuan. Ligako bosgarren jardunaldia Trintxerpen egingo dute igandean, Trintxerpe-Illunbe arraun elkarteak antolatuta. Batelen estropadari 10:30ean emango diote hasiera. Estropadak noiz hasiko dire...

admin

“Denboraldia bukatu arte gozatzea da helburua”

Elkarrizketa: Oscar Iglesias (Allerru-Algeposako entrenatzailea) Oscar Iglesias (Antxo, 1973) berriro itzuli da Allerru-Algeposaren aulkira, Javi Mirandaren ordez. Lau urte izan zen bertan eta pasa den denboraldian igoera lortu zuen. Erronka zaila du, areto futboleko Nazional A Mailako hamabost taldeetatik zazpik galduko baitute maila. Zein helbururekin itzuli zara Allerru-Algeposa entrenatzera? Denboraldia hasita dago eta helburua mailaz gozatzea da. Maila handia du Nazional A-k eta mantentzea uste dut ez dugula lortuko, gutxiago liga irabaztea. Ez dugu azkeneko postuan gelditu nahi ezta. Pasa den asteburuan zuzendu zenuen lehen partida (Allerru-Algeposa 3 – Aretxabaleta 7). Zein irakurketa egiten duzu? Lehenengo zatian [3-3 bukatu zen] oso ondo aritu ginen, iazko taldearen antza zuen momentu batzuetan. Baina bigarren zatian, bosgarren gola sartu zigutenean, hondoa jo zuen taldeak… Ordutik aurrera anarkia izan zen. Jende berri askorekin topo egin dut itzuleran eta fisikoki maila baxuan dago taldea. Partidaren irakurketa bikoitza da: baikorra lehen zatian eta ezkorra bigarren zatian. Orduan, alde negatibo horiek zuzentzen saiatuko al zara? Berandu da denboraldia hasita dagoenean. Urtea salbatzea izango da helburua eta ea nola egiten dugun. Azken finean, diru asko utzi du taldeak eta ezin diozu korronteari jarraitu. Mailari eustea zaila da, ezta? Bai. Zazpi talde jaitsiko dira, areto futbola berriro antolatuko dutela. [...]

admin

Eskubide zibilen zikloa, abian

Mariano Ferrer kazetaria eta Jon Mirena Landa Eusko Jaurlaritzako  GIza Eskubideen Saileko zuzendari ohia, giza eskubideen gainean mintzatu ziren atzo, jendez bete zen Gaztediren lokalean. Eskubide Zibilen zikloaren baitan, Iñaki Lasagabaster katedra...

admin

Tamalgarria, Touring-Beti Ona

Juan Diego Ramos Martinez Pelukas. Errenteria-Orereta. Tamalgarria izan zen larunbatean Fanderian ikusi genuena,  arrazoi askorengatik. Tamalgarria jokalariek zelaian emandako ikuskizun lotsagarriarengatik. Kolpeak izan ziren euren artean. Elkarrekin ...

admin

Espainiako Txakurkros Kopan, Lujanbio bigarren

Juan Mari Lujanbiok Bubus txakurrarekin batera bigarren postua lortu du Espainako Txakurkros I. Kopan. Txapeldunorde Master-40 kategorian izendatu dute. Txarli Perezek ere federatu gabekoen kategorian bigarren postua lortu du. Patxi Azpiazu, berriz, s...

admin

La Pedreraren eta Gaudiren autobusa, herrian etzidamura arte

Errenteria-Oreretako Zumardiak hartuko du egun hauetan Catalunya Caixak Antonio Gaudi arkitektu katalanaren eta berak egindako La Pedrera eraikuntzaren gaineko erakusketa ibiltaria. Erakusketa hamalau metro luze den ibilgailuan antolatu dute,eta lau al...

admin
Gehiago