Ezker Batuak ez du uste ordenantza zibikoa beharrezkoa denik
Errenteriako-Oreretako Ezker Batuak (EB) Udalak hainbat elkarteei proposatu dien ordenantza zibikoaren zirriborroa ez du uste beharrezkoa denik. Hain zuzen, duela aste batzuk hasi zen zirriborro hori aurkezten Udala, hala, elkarteek onar dezaten edota ...
Errenteriako-Oreretako Ezker Batuak (EB) Udalak hainbat elkarteei proposatu dien ordenantza zibikoaren zirriborroa ez du uste beharrezkoa denik. Hain zuzen, duela aste batzuk hasi zen zirriborro hori aurkezten Udala, hala, elkarteek onar dezaten edota euren proposamenak egin ditzaten. EBk aurreratu du ordenantzaren kontra bozkatuko duela.
EBren arabera, ez da halako araurik behar. Onartu du maila horretako hainbat arazo badaudela herrian, baina ez du uste ordenantza zibikoa bezalako arauak direnik egokienak arazo horiei aurre egiteko.
Haatik, egungo ordenantzak modu egokiagoan aplikatzea proposatzen dute EBtik, “ordenantza berriak arautu behar dituen jarrera gehienak egungo araudietan” zehaztuta daudela uste baitute.
Ildo horretatik, alkatetzaren “propaganda” dela iritzi diote EBkoek. Hala, azaldu dute ez dutela babestuko jendearengan “ilusio faltsuak” sortaraziko dituen ordenantza.