Igandean Batelen Ligako bosgarren jardunaldia egingo dute Trintxerpen

Gipuzkoako 2011ko Batel Liga Pasaiara etorriko da asteburuan. Ligako bosgarren jardunaldia Trintxerpen egingo dute igandean, Trintxerpe-Illunbe arraun elkarteak antolatuta. Batelen estropadari 10:30ean emango diote hasiera. Estropadak noiz hasiko dire...

Gipuzkoako 2011ko Batel Liga Pasaiara etorriko da asteburuan. Ligako bosgarren jardunaldia Trintxerpen egingo dute igandean, Trintxerpe-Illunbe arraun elkarteak antolatuta. Batelen estropadari 10:30ean emango diote hasiera.

Estropadak noiz hasiko diren zehazteaz gain, itsasgorak eta itsasbeherak noiz diren adierazi dute. Itsasbehera 11:45ean izango da, baita 23:55ean ere. Itsasgora, aldiz, 05:30ean eta 17:55ean.

Estropadaren ibilbidea Pasai Donibane-Koxtape Arraun Elkarteak antolatzen duenean ontziek egiten duten bera egingo dute. Hau da, hiru ziabogako estropada izango dela etzidamukoa.

Eskualdeko hainbat ontzik parte hartuko dute
Batelen Ligako bosgarren jardunaldian eskualdeko hamaika ontzik hartuko dute parte. Lau mailatan ariko dira ontziak: haurrak, infantilak, kadeteak eta jubenilak edo seniorrak. Horrez gain, maila bakoitzean emakumeeneta gizonen kategoriak izango dira.

Orion aurreko asteburuan egindako jardunaldian, Haurren Mailan Hibaikak irabazi zuen bi kategoriatan.

Kadete Mailan, aldiz, San Juango ontzia izan zen garaile eta Jubenilen Mailan, Tolosa nesken kategorian eta Orio mutilen kategorian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.