Topo berriak, ekainerako

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailetik jakinarazi dute aurtengo ekainean hasiko direla martxan Euskotreneko tren unitate berriak, Oarsoaldean eta Bidasoan topoa bezala ezagunagoak. Horiek, besteak beste, Hendaia-Lasarte-Oria linean hasiko dira martxan. Hau da, Orsoaldeko eta Bidasoko biztanleek unitate berriak erabiltzeko aukera izango dute ekaina bukatu baino lehen: 3 unitate jarriko dituzte martxan ordurako. CAF enpresak denera topo berrien 30 unitate egingo ditu Euskotrenentzako. Horiek guztiak 2014rako egingo dituztela jakinarazi dute Euskotrenetik. 201 milioiko inbertsioa egingo du Euskotrenek egungo topoak (1983koak dira, baina 1985ean hasi ziren zerbitzua ematen) aldatzeko. Hala, topo unitate bakoitzak lau bagoi izango ditu, eta denera, 214 pertsonarentzako eserlekuak izango ditu: gehienezko abiadura orduko 100 kilometrokoa da. Hala, topo berriek atal guztietan berritasunak izango dituzte: segurtasunean, bidaiarien erosotasunean, ezinduentzako zerbitzuetan, gidarientzako erraztasunak… Ondoko argazkietan topoen ezaugarriak ikus daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.