Albisteak

Borkatxaketa faltsua salatzeagatik kartzela zigorra ezarri dio emakume bati

Gipuzkoako Audientziak urtebeteko eta sei hilabeteko kartzela zigorrera kondenatu du emakume bat, bortxaketa faltsua salatzea leporatuta. Salaketan Pasaian 43 urteko gizonezko batek eta adin txikiko bi anaiek bortxatu zutela jarri zuen. Emakumearen bar...

admin

Zatikako Planari buruzko bilera egingo dute bihar arratsaldean

Datorren hilabetean Eusko Jaurlaritzak Donostialdeko Zatikako Plana (PTP) onartu nahi duela eta, Lezoko bizilagunek bilera egingo dute bihar arratsaldean. Donibane kaleko Kultura Aretoan bilduko dira, 19:00etatik aurrera. Deialdi irekia da. Zatikako Pl...

admin

Santa Zeziliarako ekimenak antolatu dituzte Ibargainek eta Lartaun Abesbatzak

Ibargaingo ikasleek asteartean egingo dute emanaldia; Lartaunek bi emanaldi antolatu ditu astebururako

admin

Hamaikabat bihar hasiko da ‘Hartu-Eman’ ekimenarekin

Hartu-Eman ekimenaren baitan Hamaikabat alderdiak hainbat bilera egingo ditu barrutian herritarren ideiak, proposamenak eta kezkak jasotzeko. Lehenengoa bihar izango da San Pedroko udal aretoan, 19:00etatik aurrera.

admin

2011rako zerga ordenantzak aldatzea onartu du udalbatzarrak

Ia bost ordu behar izan zituen Pasaiako udalbatzarrak gai zerrendara aurkeztutako hamabi puntuak eztabaidatzeko eta erabakitzeko. Hala ere, eta ika-mika dezenterekin, gai gehienak aurrera atera zituen Udal Gobernu Taldeak, tartean 2011rako udal zergen ...

admin

La Anunciatakoek badia aztertu dute

Antxoko La Anunciata ikastetxeko DBH bigarren zikloko eta Batxilergoko ikasleek Pasaiako badiako bost kilometro  aztertu dituzte, Antxoko kaitik San Pedroko puntetaraino, hain zuzen. Eusko Jaurlaritzak antolatutako Azterkosta programaren baitan egin d...

admin

‘Errausketa eta osasuna’ jardunaldiak abenduaren 2an iritsiko dira herrira

Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak hondakinen gaineko zenbait jardunaldi antolatu ditu datozen asteetarako, Errausketa eta osasuna izenpean. Atzo egin zen lehen saioa Lasarte-Orian, eta abenduaren 2an egingo da azkeneko jardunaldia...

admin

Ohorezko Erregionaleko taldea Mondragonen aurka

Ohorezko Erregionaleko Oiartzunek Mondragonen kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia. Etzi, 15:30ean hasiko da partida Karla Lekuona zelaian (Ugaldetxon).

admin

Iruzurrekin kontuz ibiltzeko deia egin dute

Udaleko Kontsumo Zerbitzutik abisua eman dute telefono bidezko zenbait ustezko publizitate kanpainen atzean iruzurrak daudela. Hain zuzen ere, erakunde ofizialen izenean jasotako deiak egin izan direla (udaltzaingoaren partez esaterako), batez ere kome...

admin

Kanpamentua, aireportuan

Protestaldi ikusgarria egin dute gaur Hondarribiko aireportuan lan egiten duten AENAko hogei langile inguruk. CCOO sindikatuaren deiari erantzunez, 06:00etan errepide ondoko aireportuko belardian kanpamentua antolatu dute, bi kanpin denda txikiz eta mahai batzuez osatuta. Horrekin batera, zuhaitzetik zuhaitzera zihoan pankarta bat eta gasolina bidoiekin egindako pareta bat eraiki dituzte: AENAren aireportuen pribatizazioari ez leloa idatzi dute bidoietan. Espainiako Gobernuak aireportuak pribatizatzeko duen asmoaren harira mobilizatu dira Hondarribiko aireportuko langileak. «Proposamenak egungo sistemaren %49a pribatizatzea proposatzen du, eta gainera ez du argitzen aurreragorako zeintzuk diren asmoak». CCOOeko arduradunek, egungo aireportuen lan egiteko modua ona dela uste dute: «Zerbait ona denean ez dago aldatu beharrik». «Erabat publikoa den eta sarean oinarritua dagoen egungo sistema ona da. Pribilegiatua da  Europako eta munduko hainbat aireporturen jarduerarekin alderatzen bada», diote langileek. Elkarretaratzearen deitzaileentzat, «Europako tarifa konpetitiboenak eskaintzen dira Espainiako Estatuko aireportuetan», eta herritarrei euro bakar bat ere kendu gabe, «AENAk bere bideak dituelako autofinantzatzeko». Horregatik, langileek ez dute pribatizazioaren beharrik ikusten, «egungoa ondo doan sistema delako, eta Europak eskaintzen duena baino kostu gutxiagoko zerbitzua ematen dugulako». Hondarribiko aireportua defizitarioa denez, bertako langileak beldur dira pribatizazioarekin itxiko dutelako, edo beste aireportuentzako «apeadero gisa» gera daitekeelako, CCOOekoen arabera.

admin

Sarrerak oraindik salgai, Pirritx eta Porrotx ikusteko

Pirritx, Porrotx eta Marimots eta laguntxo berriak, Pupu eta Lore, herrian izango dira etzi, hain zuzen, Ongi etorri Pupu eta Lore ikuskizunarekin. Xenpelar AEK-k antolatu du emanaldia, eta jakinarazi duenez, oraindik 40 inguru sarrera geratzen dira. E...

admin

Mahai jolasak eta tailerrak etziko Kale Ekintzan

Ttak-ek mahai jolasak eta tailerrak prestatu ditu etziko Kale Ekintzarako. Parte hartu nahi duten haurren16:30ean agertu beharko dute Gurutzeko Bizardia elkartera.

admin

Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak, etzi Madalensoron

Etzi 17:00etan, lehen aldiz, Madalensoron jokatuko dituzte Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak. Lehenengo haurrak ariko dira: Zubieta 1 (A. Iruretagoiena/A. Arriaga)-Zubieta 2 (Tx. Bordagaray/U. Azpiroz). Gero gazteak: Txost 1  (Tx. Nazabal/A. ...

admin

Eskola Pilotako partidak jokatuko dituzte etzi

Eskola Pilota egitasmoko partidak jokatuko dituzte etzi, Kontzejupeko, Elizalde Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako pilotalekuetan. 16:00etatik 17:30ak arte hiru pilotaleku horiek ezin izango dituzte erabili gainontzeko erabiltzaileek.

admin

Abaraxka: otsailak 17

Abaraxkako bazkideek antolatutako eguna izango da gaur ludotekan, 16:30etik 19:30era.

admin

Gipuzkoako eta Euskadiko kenpo txapelketak, igandean, Elorsoron

Ehun lehiakidetik gora espero dituzte 10:00etatik aurrera; herritarrei agertzeko deia egin diete

admin

Hasiberrientzako Bizirik Enpresa gunea Puntal auzoan ireki dute

Gaur ireki dute Bizirik Enpresa gunea Puntal auzoko Hendaia kaleko 10. zenbakian. Bertan izan dira Gobernuak Espainian duen delegatua Mikel Cabieces, Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatea, Goizane Alvarez eta Maribel Lorenzo, Bidasoa Bizirikeko presidente eta zuzendaria. Hauez gain, Hondarribiko eta Irungo Udaleko zenbait zinegotzi ere hurbildu dira inaugurazio ekitaldira. Obra Hondarribiko Udalak Puntala auzoan daukan lokal bat birgaitzea izan da bertan enpresagunea egiteko, aurrrekontua 193.000 eurokoa izan da eta 2010eko Plan E-aren bidez egin ahal izan da. Construcciones Urbe enpresa izan da Puntaleko Enpresagunerako lokala prestatzeko obren arduraduna. «Asmoa hauxe da: Enpresagunea Bidasoa Bizirik erakundeak kudeatzea, eta horrenbestez garapen agentziak aukeratzea gune honetan proiektuak martxan jarriko diren proiektuak. Guretzat erronka zen Hondarribian honelako azpiegitura bat izan ahal izatea hondarribiar ekintzaileentat; irundarrentzat ere bada, eskualdekoa baita» azaldu du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. Lokalen banaketa eman beharreko zerbitzuaren beharren arabera egin dute; garrantzitsuena bost bulego ezartzea zen, hain zuzen ere, sortzen ari diren enpresa txikiei zerbitzua eskaintzeko. Lokal osoa estali egin dute akustika isolatzeko, ezarri beharreko araudiak betez. Eta kanpoko arotzerian akustika isolamendua hobetzeko beirak jarri dituzte. Bestetik, kontsumo txikiko berogailuak ezarri dituzte; banaka programatzen dira, eskaera eta kontsumoa kontrolatzeko. Enpresaguneak 6 lokal ditu: 4 lokal duela gutxi sortutako enpresak kokatzeko, lokal bat Mondragon Unibertsitateko Bidasoako [...]

admin
Gehiago