Santi Pelaez Arregiren orotariko lanak biltzen dituen erakusketa irekiko dute asteartean Colon pasealekuko Euskadiko Kutxaren aretoan. Abenduaren 5a arte zabalik izango da. Arkatzez egindako marrazkiak, oleoak eta akuarelak eskegi ditu Hondarribiko Javier Sagarzazu akademiako ikasle ohiak.