La Anunciatakoek badia aztertu dute
Antxoko La Anunciata ikastetxeko DBH bigarren zikloko eta Batxilergoko ikasleek Pasaiako badiako bost kilometro aztertu dituzte, Antxoko kaitik San Pedroko puntetaraino, hain zuzen. Eusko Jaurlaritzak antolatutako Azterkosta programaren baitan egin d...
Antxoko La Anunciata ikastetxeko DBH bigarren zikloko eta Batxilergoko ikasleek Pasaiako badiako bost kilometro aztertu dituzte, Antxoko kaitik San Pedroko puntetaraino, hain zuzen. Eusko Jaurlaritzak antolatutako Azterkosta programaren baitan egin dute ikerketa ikasleek.
Hemeretzigarren urtez egin dute programa horren baitan badiaren azterketa La Anunciatakoek. Horrela, bost kilometroko zatian hamar laginketa hartu dituzte datuak biltzeko. Ondoren, lagin bakoitzarekin galdeketa bat bete eta kutsadura, uraren azidotasuna eta beste hainbat alor ikertu dituzte.
Juan Carlos Lizarazu irakaslearen arabera, ingurumen aldetik “emaitzak hobetzen doaz urtetik urtera”.