Albisteak

Jaizkibelgo ekialdeko itsasertza ezagutzeko irteera Itsas Gelarekin

Itsas Gela elkartearen eskutik Jaizkibelgo ekialdeko itsasertza ezagutzeko irteera izango da gaur. Azterkosta egitasmoaren baitan antolatutako txangoa da, oinez egitekoa, eta helduek eta haurrek parte har dezakete, doan. Berez, abenduaren 22an eta 23an...

admin

Xakean, Tomas Ortega gogoan

Tomas Ortegaren xake oroitaldia egiten ari dira Pasai Antxoko La Armonia elkartean. Guztira, hamaika lagunek eman dute izena, eta bost xake tauletan ari dira nor baino nor, arratsalde pasa, lagunarteko giro atseginean.

admin

Pilotalekua eta inguruak eraberritu ondoren, erabilgarri da zonaldea

Pilotalekuko  harmailak egurrez estaltzea. Hori baino ez da falta San Pedron, frontoiaren inguruko urbanizazio lanak behin betiko bukatzeko. Argazkian ikus daitekeenez, langileak horretan aritu ziren atzo, beraz, «astebetean gehienez», lanak  erabat bukatuta izango direla eman du aditzera barrutiko alkateorde Edurne Baztarrikak. Pilotalekua eraberritua, edonola ere, erabilgarri dago herritarrentzat. Haurrentzako jolas parkea Proisa aurrean jarriko dute aurki, eta ondoren, Amura taberna parean geratuko den biltokian, eserlekuak, zuhaitzak eta beste hainbat altzari jarriko dituzte. Lanak hastean Torreatzera eraman zuten kioskoa, bestalde, bertan utziko dutela baieztatu du Baztarrikak. Plaza erdira eraman, finkatu eta kiosko barruan eserlekuak jarriko dituzte

admin

Ezker abertzaleak ez du ordenantzaren beharrik ikusten

Udalaren urratsen zain, ordenantza zibikoaren kontrako iritziak ugaritzen doaz. Ezker abertzaleak ere ez du uste ordenantza horren beharrik dagoenik. Zinegotzi independentisten arabera, Udal Gobernu Taldeak (PSE-EE, EAJ eta H1) “presaka eta korrika” ordenantza berria onartzea nahi duen arren, herriko kultur, kirol, eta auzo elkarteek ez dute inolako parte hartzerik izan. “Despotismo ilustratuaren garaian bezala, herriarentzat (isunak eta zigorrak), baina herririk gabe (erabakiak)”, adierazi dute. Gainera, herriko eragile sozialek behin baino gehiagotan egindako eskaerei “muzin” egin die Udal Gobernu taldeak ezker abertzalearen iritziz. Ildo horretatik, Udal Gobernuaren asmoetan “oso bestelako helburua” ikusten dute ezker abertzaleko zinegotziek: “Ordenantzaren arrazoiak irakurrita, oso latza iruditzen zaigu kalean egiten den edozein gauza gizalegetik kanpoko jokabideetan sartzea eta elkarbizitzari egindako erasotzat hartzea. Noiztik doa elkarbizitzaren aurka zerbait errebindikatzea?”. “Alarma” Haatik, Oreretan horrelako ordenantza eskatzen duen jokabiderik ez du uste dagoenik ezker abertzaleak: “Beraz, Udal Gobernuak halako alarma bat asmatu du bere benetako asmoa aurrera ateratzeko”. Ildo horretatik, Galtzarabordako bizilagunekin izandako ika-mika gogorarazi du ezker abertzaleak. “Ez dugu zalantzarik edozein errebindikazio sozial, laboral zein nazional kaletik kentzea lortu nahi dutela. Komunikabide gehienak kontrolatu ondoren, kalea kontrolatzea geratzen zaie”, iritzi diote. Horrez gain, Udal Gobernuko kideek kideek ordenantzaren bidez “zentsura soziala eta politikoa” ezarri nahi dutela adierazi dute. [...]

admin

Fiskalak hamar urteko kartzela zigorra eskatu du Sonia Jacinto eta beste zazpi auzipetuentzat

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak hamar urteko kartzela zigorra eskatu du Bateragune auzi-ko zortzi auzipetuentzat, tartean Sonia Jacinto herritarra. Batasunaren Mahai Nazionala berrosatu nahi izatea eta «nazio eraikuntzarako polo subiranista...

admin

Larunbatean amaitzen da inauterietako desfilean parte hartzeko izena emateko epea

Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi duenez, 2011ko Inauterietako desfilean parte hartu nahi duten konpartsek datorren urtarrilaren 8a arte eman dezakete izena, Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ). Izena emateko oinarriak HAZ bulegoan (Juan de ...

admin

Ioritz Mendizabalek irabazi ditu lehia gehien Frantzian

Frantzian zaldi gaineko denboraldian lehiaketa gehien irabazi dituen kirolaria da herriko Ioritz Mendizabalak. Hirugarren urtez lortu du titulu hori. Hala, dagoeneko 17.000 lehiaketetan parte hartu du herriko zaldikoak eta lehia guztiez gogoratzen dela...

admin

Egunean 800 lagunek bisitatu dute Udaleko webgunea

Hondarribiko Udaleko web orriak 2010 urtean 298.390 bisita jaso ditu. 2009an, 140.376 bisita jaso zituen, beraz, azken hamabi hilabete hauetan bikoiztu egin dira webgunera egindako sarrerak. Egunean 800 erabiltzaile sartu dira web orrian bataz beste. S...

admin

Iñaki Ezeizaren erakusketa, Garmendin

Iñaki Ezeizaren erakusketa jarri dute Garmendi txokolategian. Interesa dutenek, hilabete osoan izango dute aukera Ezeizaren lanez gozatzeko.

admin

Uhinak erakutsi nahi ditu Antxetak

Antxetak, Behe Bidasoako euskarazko irrati libreak irrati maratoia antolatu du hilaren 8an. Hamar urte beteko dira aurten sortu zenetik, eta hain data borobila ospatze aldera ekitaldi sorta prestatu dute, haien artean heldu den larunbateko ate irekieta...

admin

Hautagaien zerrenda aurkeztu du Pasaiako PSE-EEk

Lucia Querido hautagai taldea aurkeztu du Pasaiako PSE-EEk datozen udal hauteskundeei begira. Izaskun Gomez da zerrenda burua, eta ondoren zerrendatzen direnak jarraitzen diote zerrendan, hurrenez hurren: Lore Suarez, Bixen Itxaso, Mikel Duran, Juantxo Dominguez, Manuel Riveiro, Javier Placeres, Gloria Rodiño eta Jose Mariño.

admin

Uraren gaineko tailerra antolatu du Itsas Gela elkarteak

Uraren Nazioarteko Eguna da bihar (Hilak 22) eta Itsas Gela elkarteak kudeatzen duen Mater ontzian  doako tailerra antolatu dute 8-14 urteko gaztetxoentzat. Tailerrean uraren ezaugarri fisikoak ezagutzera emango dituzte jolas eta esperimentuen bidez eta uraren analisi fisiko kimikoa egingo dute uraren hainbat lagin aztertuz.  Parte hartzeko aurrez hartu behar da tokia, 619 81 42 25 telefono zenbakira deituta, edo eta  itsasgela@itsasgela.org helbidera idatzita. Jarduera arratsaldeko 18.00tan hasiko da eta  ordu bateko iraupena izango du. “Ura hirientzat: hiritar erronka bati erantzuten” lelopean, gobernuek, elkarteek, eta norbanakoek uraren kudeaketa egokian inplikatu nahi dituzte.

admin

Antxetaren 10 urteak ospatu dituzte

Hilabeteak dira bere lehen hamarkada ospatzeari ekin ziola Antxeta Irratiak, eta ekitaldi anitz antolatu dituzte. Antxeta gauarekin hasi eta Ahotsak kolektiboaren hitzaldiarekin bukatuz. Bertso afaria, ate irekiak eta Europa Mailako Irrati Elkarteen Lehen Topaketa tarteko. Euskara, gizarte aniztasuna eta parekidetasuna ardatz izan dituen kanpaina landu dute. “Polita izan da oso, irratiaren baitan mugitu eta bere alde inplikatzen den jende kopurua anitza dela ohartzeko balio izan baitigu, lan talde bat dugu Antxeta Irratian baina ez gara sekula aspertuko laguntzaile, kolaboratzailerik gabe, inor ez garela esatez”, azaldu zuen Aitziber Zapirainek, Antxeta Irratiko koordinatzaileak. Behe Bidasoako irrati komunitario eta euskaldun bakarra da Antxeta, horrek bere alde baikor eta ezezkorrak dituelarik. Herritar, instituzio, mugimendu… jendartea osatu, eraiki eta biziarazten duten eragile ororen konfidantza irabazi du irratiak. “Ez da lan erraza izan, eguneroko indar eta esfortzuak aldiz, bere fruituak eman ditu”. Itxiera ekitaldia iragan ostegunean Hondarribiko Arma Plazan egin zuten, eta ez da kasualitatea, bertan entzun eta erabiltzen baita euskara gehien. Horrez gain, Antxeta Irratiak Hondarribian ditu bere entzule gehienak. “Gure eskualdea euskalduntzea da Antxeta Irratiaren erronka nagusienetariko bat, ibilbide horretan, ahalen araberako ekarpena egitea behintzat bai”, gehitu zuen Aitziberrek. Estibalitz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria eta irratiaren laguntzailea, ere itxiera ekitaldian izan zen, “Kezkaz [...]

admin

Tanatorioa, inauguratuta

Oiartzungo tanatorio berria inauguratuko zuten Udaleko ordezkariek larunbatean: “Azkenean, herriak badu legeak eskatutako araudi guztiak betetzen dituen beilatokia, lehengoa baino handiagoa eta gainera, publikoa”. Udalak 2010 urterako aurreikusitako proiekturik garrantzitsuenetarikoa da tanatorio berria. Orain arte tanatorioa zerbitzu publikoa izan da, eta izaera publiko hori mantentzea oso garrantzitsua izan da Gobernu Taldearentzat: “Zerbitzu publiko onak dituen herriak, bizi kalitatean islatuta sumatzen baitu hori”. Udal teknikariek diseinatu dute beilatoki berria. Lehengoa baino handiagoa da eta bi gorpurentzako tokia du. Bi gela horiek izena ere badute: Egiar eta Errenga. Udalerrian dauden mairubaratzak dira biak. Egiar, Pikoketarako bidean dago eta Oiartzungo mairubaratzen artean, altuera baxuenean kokatua dagoena da. Errengako mairubaratza, berriz, Aritxulegitik Bianditzera bidean dago, Nafarroarekin mugan eta altuera gehienera dagoen Oiartzungo mairubaratza da. Gainera, beilatokia bere ingurunean integratu eta “guztiari zentzua” emateko ahalegina egin dute. Horren adierazle dira gelei jarritako izenak; izan ere, antzinako garaietan mairubaratzak heriotzarekin harremana zuten eraikuntzak ziren. Azkenik, kanposantuaren eta tanatorioaren bazterrean dagoen Anton Mendizabalen Sutar eskulturak inguruneari “osotasuna” ematen dio. Oiartzungo inguruko mairubaratz guztiak sinbolizatzen ditu. Udaletik gogorarazi dutenez, tanatorio publiko berria egin ahal izateko ezinbestekoa izan da arau subsidiarioak onartzea. 579.295 euroko aurrekontua izan du proiektuak eta Espainiako Estatuaren E-Planaren diru-laguntzarekin finantzatu da. Iazko uda hasieran hasi [...]

admin

Lehen Korrika batzordea egingo dute bihar Donibanen

Korrika batzordea bilduko da bihar, lehenbizikoz, Donibanen. Itsas Mendi elkarteko liburutegian bilduko dira, 19.00etan. Antolatzaileek parte-hartzeko deia zabaldu dute.

admin

Ezker abertzaleak begirunea eskatu dio PSE-EEri

“Beren jabearen ahotsa” izateari uzteko eskatu dio ezker abertzaleak Pasaiako PSE-EEri. Pasaiako PSE-EEk Miguel Buenek Portuaren kudeaketan egindakoen defentsan esandakoak eta gobernu taldearen kontra adierazitakoak erantzun ditu ezker aber...

admin

Oiartzun Irratia: martxoak 20

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan: Hiru kortxea. 16:50ean: Zuzenean, Santanderreko (Kantabria) futbol zelaitik, Racing-Reala partidaren kontakizuna. Hizlariak: Urtzi Argibay eta Alioxia Rodriguez.

admin

Oiartzun Irratia: martxoak 19

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan: Bertxoko.

admin

Apirilean hasiko dira lonja berria eraikitzen

22 milioi euro. Horixe San Pedroko lonja berria eta ingurua urbanizatzeko lanen kostua. Hala eman du aditzera Portu Agintaritzako buru Miguel Buenek gaur goizean eman duen prentsaurrekoan. Esan duenez, 16 milioi euro Portu Agintaritzak jarriko ditu. Lanak datorren hilean hasiko direla esan du eta bi fasetan egingo dituzte, hiru urteko epean.

admin

Abaraxka: martxoak 18

Martxoko urtebetetzeak ospatuko dituzte gaur, 16:30etik aurrera, Abaraxka Udal Ludotekan.

admin
Gehiago