Egunean 800 lagunek bisitatu dute Udaleko webgunea
Hondarribiko Udaleko web orriak 2010 urtean 298.390 bisita jaso ditu. 2009an, 140.376 bisita jaso zituen, beraz, azken hamabi hilabete hauetan bikoiztu egin dira webgunera egindako sarrerak. Egunean 800 erabiltzaile sartu dira web orrian bataz beste. S...
Hondarribiko Udaleko web orriak 2010 urtean 298.390 bisita jaso ditu. 2009an, 140.376 bisita jaso zituen, beraz, azken hamabi hilabete hauetan bikoiztu egin dira webgunera egindako sarrerak. Egunean 800 erabiltzaile sartu dira web orrian bataz beste. Saio bakoitzean bataz beste 10 minutuz jardun zuten, eta erabiltzaile bakoitza www.hondarribia.org barruko zazpi orrialdetan sartu zen. Bisita gehien jaso direneko hilabeteak uztaila, abuztua eta iraila izan ziren, 28.247, 30.053 eta 32.103 bisitarekin hurrenez hurren. Abenduan ere gorakada izan da.
Kontsulta gehien izan dituztenak ondokoak izan dira: berriak, agenda, “Alkatearekin hitz egiten” eta orrialdearen eskuinean dauden informazio banner-ak: Muliateko etxebizitzei buruzko informazioa, Hiriko Postal zaharrak, eta lan eskaintzak. Bi une izan dira gorakada handi hau ulertzeko balio dutenak. Jaietako informazioa web orrian ia 21.000 pertsonek ikusi zuten eta programa 2.450 pertsonek deskargatu zuten, bai bere ordenagailuan edota telefono mugikorrean ere.
Hortaz gain, abenduaren 13tik aurrera berriz ere gora egin du orriak, Muliateko babes ofizialeko etxebizitzetan izena eman dutenen behin-behineko zerrendak ezagutu direnetik. Abenduaren 13an, zerrendak jarri ziren egunean, ia 1.800 pertsona sartu ziren web gunera, ia denak Muliateko zerrendak agertzen diren banner informatibora.