Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Tanatorioa, inauguratuta

Oiartzungo tanatorio berria inauguratuko zuten Udaleko ordezkariek larunbatean: “Azkenean, herriak badu legeak eskatutako araudi guztiak betetzen dituen beilatokia, lehengoa baino handiagoa eta gainera, publikoa”. Udalak 2010 urterako aurreikusitako proiekturik garrantzitsuenetarikoa da tanatorio berria. Orain arte tanatorioa zerbitzu publikoa izan da, eta izaera publiko hori mantentzea oso garrantzitsua izan da Gobernu Taldearentzat: “Zerbitzu publiko onak dituen herriak, bizi kalitatean islatuta sumatzen baitu hori”. Udal teknikariek diseinatu dute beilatoki berria. Lehengoa baino handiagoa da eta bi gorpurentzako tokia du. Bi gela horiek izena ere badute: Egiar eta Errenga. Udalerrian dauden mairubaratzak dira biak. Egiar, Pikoketarako bidean dago eta Oiartzungo mairubaratzen artean, altuera baxuenean kokatua dagoena da. Errengako mairubaratza, berriz, Aritxulegitik Bianditzera bidean dago, Nafarroarekin mugan eta altuera gehienera dagoen Oiartzungo mairubaratza da. Gainera, beilatokia bere ingurunean integratu eta “guztiari zentzua” emateko ahalegina egin dute. Horren adierazle dira gelei jarritako izenak; izan ere, antzinako garaietan mairubaratzak heriotzarekin harremana zuten eraikuntzak ziren. Azkenik, kanposantuaren eta tanatorioaren bazterrean dagoen Anton Mendizabalen Sutar eskulturak inguruneari “osotasuna” ematen dio. Oiartzungo inguruko mairubaratz guztiak sinbolizatzen ditu. Udaletik gogorarazi dutenez, tanatorio publiko berria egin ahal izateko ezinbestekoa izan da arau subsidiarioak onartzea. 579.295 euroko aurrekontua izan du proiektuak eta Espainiako Estatuaren E-Planaren diru-laguntzarekin finantzatu da. Iazko uda hasieran hasi [...]

admin
Bidasoa
2011/03/21
Pavel Viñas eta Enrike Lekuona zinegotziak, eta Aitor Etxeberria alkatea, tanatorioaren inaugurazioan

Pavel Viñas eta Enrike Lekuona zinegotziak, eta Aitor Etxeberria alkatea, tanatorioaren inaugurazioan

Oiartzungo tanatorio berria inauguratuko zuten Udaleko ordezkariek larunbatean: “Azkenean, herriak badu legeak eskatutako araudi guztiak betetzen dituen beilatokia, lehengoa baino handiagoa eta gainera, publikoa”.

Udalak 2010 urterako aurreikusitako proiekturik garrantzitsuenetarikoa da tanatorio berria. Orain arte tanatorioa zerbitzu publikoa izan da, eta izaera publiko hori mantentzea oso garrantzitsua izan da Gobernu Taldearentzat: “Zerbitzu publiko onak dituen herriak, bizi kalitatean islatuta sumatzen baitu hori”.

Udal teknikariek diseinatu dute beilatoki berria. Lehengoa baino handiagoa da eta bi gorpurentzako tokia du. Bi gela horiek izena ere badute: Egiar eta Errenga. Udalerrian dauden mairubaratzak dira biak. Egiar, Pikoketarako bidean dago eta Oiartzungo mairubaratzen artean, altuera baxuenean kokatua dagoena da. Errengako mairubaratza, berriz, Aritxulegitik Bianditzera bidean dago, Nafarroarekin mugan eta altuera gehienera dagoen Oiartzungo mairubaratza da.

Gainera, beilatokia bere ingurunean integratu eta “guztiari zentzua” emateko ahalegina egin dute. Horren adierazle dira gelei jarritako izenak; izan ere, antzinako garaietan mairubaratzak heriotzarekin harremana zuten eraikuntzak ziren. Azkenik, kanposantuaren eta tanatorioaren bazterrean dagoen Anton Mendizabalen Sutar eskulturak inguruneari “osotasuna” ematen dio. Oiartzungo inguruko mairubaratz guztiak sinbolizatzen ditu.

Udaletik gogorarazi dutenez, tanatorio publiko berria egin ahal izateko ezinbestekoa izan da arau subsidiarioak onartzea.

579.295 euroko aurrekontua izan du proiektuak eta Espainiako Estatuaren E-Planaren diru-laguntzarekin finantzatu da. Iazko uda hasieran hasi ziren eraikitze lanak, eta aurreikusitako epeen barruan bukatu dira.

Oraindik beilatoki zerbitzua San Esteban parrokiaren atzealdean egongo da, baina hilabete inguruan, kudeaketa tramite guztiak bukatuta, eta zerbitzua bertan emango dela aurreikusi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Kultura

Kristinaenea, askotariko erritmoz beteta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.