Antxetak, Behe Bidasoako euskarazko irrati libreak irrati maratoia antolatu du hilaren 8an. Hamar urte beteko dira aurten sortu zenetik, eta hain data borobila ospatze aldera ekitaldi sorta prestatu dute, haien artean heldu den larunbateko ate irekieta...
Antxetak, Behe Bidasoako euskarazko irrati libreak
irrati maratoia antolatu du hilaren 8an. Hamar urte beteko dira aurten sortu zenetik, eta hain data borobila ospatze aldera ekitaldi sorta prestatu dute, haien artean heldu den larunbateko ate irekietako emankizun berezia.
Antxetaren komunikazioa ulertzeko era erakusteaz gain, irratigintzan erreferente diren beste medio batzuk ezagutzeko aukera eskainiko dute Gaulle jeneralaren etorbideko egoitzan.
Hurbiltzen den ororentzat uhinak irekiko dituzte egun horretan. Horretarako euskal herri komunikabideen sorreran aitzindari izandakoak elkartu nahi dituzte: zuzeneko lekukotasunak, testigantzak, irratien esperientzien trukatzea… denetik egongo da 09:00etan piztu eta 14:00 itzaliko den ate irekietako irrati maratoian. Entzuleek, herritarrek eta kolaboratzaileek Antxeta irratiko ateak irekiak izango dituzte larunbatean, eskualdeko euskarazko irratiaren funtzionamendua ezagutu dezaten.
Antxeta irratiko X. urteurreneko maratoia. Egitaraua
09:00. Harrera eta gosaria.
10:00-11:30. Herri Komunikabideei buruzko eztabaia. Arrosa Sareko hainbat irratiekin.
11:30-13:00. Antxetamiña saioaren emanaldi berezia. Eskualdeko hainbat gazte taldek zuzenduriko emankizuna.
13:00-13:30. Jokoak Luma denborapasa-aldizkariaren laguntzarekin. Entzuleek eta ate irekietara etorri diren lagunek parte hartuko dute.
13:30-14:00. Agurrak eta luntxa.
14:00. Antxeta irratiaren X. urteurrenera begira ekoitzitako programen emanaldia