Larunbatean amaitzen da inauterietako desfilean parte hartzeko izena emateko epea
Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi duenez, 2011ko Inauterietako desfilean parte hartu nahi duten konpartsek datorren urtarrilaren 8a arte eman dezakete izena, Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ). Izena emateko oinarriak HAZ bulegoan (Juan de ...
Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi duenez, 2011ko Inauterietako desfilean parte hartu nahi duten konpartsek datorren urtarrilaren 8a arte eman dezakete izena, Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ). Izena emateko oinarriak HAZ bulegoan (Juan de la Cruz kalea, 2), udaletxeko iragarki-taulan eta udal webgunean kontsulta daitezke.
Auten 18.770 euroko diru-laguntza banatuko du udalak konpartsen artean. Parte hartuko duten taldeen behin betiko zenbakia jakin eta gero, orduan zehaztuko da konpartsa bakoitzari dagokion diru kantitatea, beti ere talde bakoitzeko parte hartzaile kopurua kontuan harturik.
Zozketa otsailaren 4an
Desfilean konpartsen abiatzeko ordenaren zozketa otsailaren 4an egingo da, 13:00etan, Kultura, Hezkuntza eta Gazteriako eraikinaren bilera aretoan.