Albisteak

Otsailaren 1ean irekiko dute Udal ludoteketan izena emateko epea

Trintxerpe eta San Pedroko, Donibaneko eta Antxoko ludotekek otsailetik ekainera arteko izen -emate epea otsailaren 1ean zabalduko dute eta 26an itxi. Aipatutako ludoteka zerbitzua 4 eta 12 urte arteko gazteei zuzentzen diete. Ikasturte erdirako kuota ...

admin

Mugarrien ibilbideari ekingo dio berriro Jaizkibel Mendi Taldeak

Jaizkibel Mendi Taldeak berriro ere ekingo dio igandean, hilaren 30ean, Mugarrien Ibilbideari. Antxotik 7:00etan aterako da autobusa. Errenteria-Oreretatik, ordea, 15 minutu lehenago. Parte hartu nahi dutenek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Hala ere,...

admin

Abaraxka: urtarrilak 25

Psikomotrizitatea landuko dute Abaraxkako kideek, 16:30etik 19:30era.

admin

Urteko lehen udalbatzarra egingo dute bihar

2011. urteko lehendabiziko udalbatzarra bihar izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hona gai zerrenda (11 puntu ditu): Aurreko batzarraldietako akten onarpena. Bake bidean aterabide demokratikoen akordioa izenburupean aurkeztutako mozioa. ...

admin

Udal Euskaltegiaren Kultur Astearen baitan hamaika ekitaldi izango dira

Pasaiako Udal Euskaltegiak XVII. Kultur Astea prestatu du. Ostiralean hasiko da eta otsailaren 4an bukatu, eta aste horretarako hitzaldiak, erakusketa, txapelketa eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Kultur Astea ondo hasteko, ostiralean Astigarragako Gartziategi sagardotegira afaltzera joango dira. Igandean, berriz, Mintzalaguneko kideek antolatuta, menditik itzulia egingo dute. Astelehenean, ahozkotasuna Hilaren 31n, astelehenean, world kafe saioa egingo dute 15:30ean, euskaltegian bertan. Saio horretan, ikasleei hainbat galdera jakin egingo dizkiete; horrela, ikasleek ahozkotasuna lantzeko aukera izango dute. Asteartean, berriz, entzumena landuko dute ikasleek. Dena den, deialdia irekia da, interesa duen edonor hurbil daiteke euskaltegira. Hala, bi hitzaldi izango dira. Lehenengoa 10:00etan hasiko da, eta Petra Elser idazleak Bizitza, hizkuntza: ausartu, sentitu, kantatu izenburupean hitzaldia eskainiko du. Bigarrena 17:30ean izango da Joseba Antxustegietxarte komikigilearen eskutik. Komikia, afizio zirikatzailea izeneko hitzaldia emango du. Ostegunean, otsailaren 3an, euskaltegiko ikasleen arteko kultur txapelketa izango da jokoan, goizeko hamarretatik aurrera. euskaltegiko ikasleen taldeak nahastu eta bospasei taldetan jarri dituzte. Ondoren, irakasleek kulturarekin zerikusia duten galderak egingo dizkiete. “Horren helburua, ikasleak euren artean ezagutzea da”, azaldu du Ane Olkotz Pasaiako Udal Euskaltegiko zuzendariak. Bukaera santaeskean Kultur Astea Santa Ageda bezperan bukatzen denez, koplak kantatuko dituzte Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolarien laguntzarekin. Gudarien plazatik aterako dira 19:00etan. Ondoren, [...]

admin

AFIk egoitza berria izango du, Izaga kaleko 7.an

Irungo Argazki Elkarteak (AFI-IAE) egoitza berria izango du Izaga kaleko 7. zenbakian, udalarekin sinaturiko hitzarmenaren ondorioz. Lokala egokitzeko lanak Amuitz Margotu Berriak, Amuitz Berrikuntzak, eta Amuitz Carpinteria Metalica enpresek burutu dituzte, hiruak Ekonomia eta Enplegua Garatzeko Hitzarmen Orokorrak bultzatu eta sorturiko enpresak.Udalak Izaga kaleko 7. zenbakian duen lokala utziko dio AFIri beren lana modu egokiagoan egin dezan. Bihar asteazkenean Tokiko Gobernu Batzordeak oneritzia emango dio erabakiari. Kemenek duela hilabete batzuk libre utzitako lokala da, dantza taldea Palmera-Monteroko egoitza berrira joan zenean. Lokala berriztatu eta argazki elkartearen beharretara egokitu da. Gizarteratu eta lanbideratzejo enpresek egin dituzte lanak, Ekonomia eta Enplegua Garatzeko hitzarmen orokorraren baitan sorturikoak: Amuitz Berrikuntzak, Amuitz Margotu Berriak, eta Amuitz Carpinteria Metalica. Goizane Alvarez Garapen Ekonomikorako ordezkaria pozik agertu da obrak “lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak” dituzten langileak egin dituztelako: “Behar bezalako prestauntzarik ez dutenei prestakuntza eta enplegua eskaintzen duten enpresak dira. Lanbide zehatz bati buruzko prestakuntza eskaini eta enplegurako aukerak ematen zaizkie”. AFIko presidente Gerardo Garcia udalarekin sinatutako hitzarmenagatik eskertuta agertu zen, gaur eguerdian egoitza berria izango dena bisitatu eta gero: “Foru kalekoa metro kuadroko Bidaso eskualdean ekitaldi gehien antolatu duen egoitza izan da, baina egia da txikia geratu zaigula”, adierazi du Garciak.

admin

Ezker abertzaleak bat egin du osteguneko grebarekin

Euskal gehiengo sindikalak urtarrilaren 27rako deitu duen greba deialdiarekin bat egin du Irungo Ezker Abertzaleak, eta egun horretarako antolatutako mobilizazioetan parte-hartzeko deia egin die herritarrei. Geldialdiko deitzaileek kotxe karabana eta...

admin

Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa abian

Irungo udaleko kultura arloak 2011ko Inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Lanak Kultura arloko bulegoetan aurkeztu beharko dira urtarrilaren 28ko 14:00ak baino lehen. Jatorrizko lanak izan behar dira, 70 x 50cm neurri...

admin

Allerruk hirugarren garaipena lortu du jarraian

Bolada bikaina hartu du Preferente Mailako Allerru futbol taldeak. Hirugarren garaipena jarraian lortu dute Egoitz Etxarriren mutilek asteburuan. Kostkas-Miren Bihotza taldea 2-3 menperatu zuten lezoarrek, igandean, Donostiako Egia auzoko Matigoxotegi zelaian. Gabonetako geldialdiaren ondoren jokatu dituzten hiru partidak irabazi dituzte lezoarrek. Aurreko bolada ezkorra hautsi eta gora egiten ari dira , euren entrenatzaileak espero zuen bezala. Sailkapeneko zortzigarren postura igo dira zuri-berdeak, 23 punturekin. Jardunaldi batzuk pasatu diren arren, sailkapeneko beheko aldeko multzoak estu jarraitzen du. Sei talde daude hiru puntuko aldean.

admin

Encarnacion Irastorzak omenaldia jaso du ehun urte betetzean

Encarnacion Irastorza lezoarrak ehun urte bete zituen atzo. Donostiako Villa Herminia egoitzan bizi da egun eta omenaldia egin zioten atzo eguerdian. Lezoko Aiton Bordako hainbat kide bertaraino joan ziren Irastorzaren urteurrena ospatzeko asmoz. Horrez gain, Udaleko ordezkaritza ere izan zen han. Haritz Salaberria alkateak ere zoriondu zuen ehun urte bete dituen emakumea.

admin

Zazpi domina Espainiako Slalom Kopan

Santiagotarrak arraunketa taldeko ur bizietako piraguistek zazpi domina lortu zituzten asteburuan Espainiako Slalom Kopako bigarren ekitaldian. Fragan (Huesca, Espainia) ospatu zen, eta 21 talderen partaidetza izan zuen. Irungo taldea hirugarren geratu...

admin

Donibane Majestik-ek 31-28 irabazi dio Usurbili

Donibane Majestik eskubaloi taldeak Usurbil taldea garaitu zuen Donibaneko kiroldegian, 31-28ko emaitzarekin bukatu zen partida. Hasieran galtzen hasi zen talde arrosa, baina aurrerago markagailuari aurre hartzea lortu zuten bukaerara arte. Gipuzkoako ...

admin

Lonjaren gaineko mahai ingurua antolatu dute

Lonja berriaren gaineko «zalantzak handiak eta garrantzitsuak» direla iritzita, San Pedron lonja berriaren proiektuaren jarraipena egiteko sortu zen batzordeak mahai ingurua antolatu du biharko. Hiru hizlari gonbidatu dituzte eztabaidara: Udalaren iz...

admin

Oiartzunek 2-3 irabazi dio Mondragon taldeari

Ohorezko Erregional Mailako mutilek Mondragoni irabazi diote 2-3. Endika Fernandezek, Eñaut Fernandezek eta Ioritz Azpirozek sartu zituzten golak. Seigarrenak dira oiartzuarrak, 44 punturekin.

admin

Alkateak hasi du Karmele Jaioren ‘Musika airean’ liburuaren irakurketa publikoa

Udal liburutegiko erlojuan 11:00ak zirenean ekin zaio irakurketa sustatzeko helburua duen Liburu Egunaren txandakako irakurketa publikoari. Jose Antonio Santano alkateak izan du euskarazko irakurketa hasteko ardura; aurten, Karmele Jaio gasteiztarraren Musika Airean liburua hautatu dute antolatzaileek. Alkatearen ordu laurdeneko saioaren ondoren, Fernando San Martin Kultura zinegotziak hartu du bere txanda. Bi politikoen atzetik, gizarte eta kultur elkarteetako kideak eta herritar arruntak igo dira atrilera, bakoitza hamabost minutuz aritzeko. LiburuarenEguna.m4v Gaztelerazko irakurketa egiteko hautatutako liburua On Kixote izan da aurten ere. Kultura ordezkariak irakurri ditu Miguel Cervantesen obraren lehen orriak, eta ondorengoak alkateak. Kixote-ren irakurketa hilaren 8a arte luzatuko da. Liburuaren Eguna hilaren 23an ospatzen da baina aurten irakurketak aurreratu dira, aste santuaren bat ez egiteko. LiburuarenEguna.m4v

admin

Gipuzkoako Batel Ligan nagusi izan dira eskauldeko ontziak

Eskualdeko arraunlariek maila ezin hobea erakutsi dute Gipuzkoako Batelen Ligan. Igandean Mutrikun jokatu behar zen hamabigarren jardunaldia bertan behera gelditu zen, eta beraz, larunbatean Errenteria-Oreretan egindako hamaikagarren jardunaldiarekin amaitu zen Liga. Lau urre eskualdera Gipuzkoako Batel Ligako bost mailetatik lautan lehenengo postua eskuratu dute eskualdeko ontziek.  Haurren Mailan Hibaikako mutilen batelak irabazi du urrea. Haur eta Kadete Mailako nesken ontzia, berriz, txapeldunorde izan da Tolosaldearen atzetik eta San Pedrok brontzea eskuratu du. Kadete Mailan, San Juango mutilek lortu dute urrea  eta San Pedroko ontziak zilarra.  Gazte eta Senior Mailan  ere, San Juango emakumeen ontziak eskuratu du garaipena Tolosaldea eta Zumaiaren aurretik. Bestalde, gizonezko Gazteen Mailan, San Pedrok lortu du urrea eta eskualdeko beste ontzi batentzat izan da brontzea, Illunbekoentzat hain zuzen ere. Gizonezko Senior Mailan, berriz ere eskualdeko ontziak izan dira nagusi, San Pedrok eskuratu du urrea eta Hibaikaren ontziarentzat izan da brontzea. Larunbateko jardunaldia Errenterian  larunbat arratsaldean jokatu zen Gipuzkoako Batel Ligako hamaikagarren jardunaldian ere, maila ona erakutsi zuten eskualdeko batelek. Gazte eta Senior Mailako San Juango emakumeen ontziak lortu zuen garaipena 08:04,51 denborarekin. Gazte Mailan San Pedroko mutilek eskuratu zutenlehen postua. 07:31,19ko denbora egin zuten moreek, bigarrenari, Zumaiari, 0:14,37ko aldea  atera zioten. San Pedroko mutilek eskuratu zuten lehenengo [...]

admin

Flauta entzunaldia ostegunean Musika Eskolan

Heldu den ostegunean, hilaren 7an, Musika Eskolako flauta ikasleek kontzertua emango dute 19:00etatik aurrera. Binaka, hirunaka eta taldeka arituko dira, baita beste musika tresnez lagunduta ere.

admin

Pelikula gutxiago, baina hobeak

Ostiraletik aurrera zinema zaleek hitzordua daukate Niessen zinemetan, baina formatu handiko filmekin beharrean, txikikoekin. Izan ere, ostiraletik hasi eta igandera arte 26. Film Laburren Lehiaketa izango da, eta hiru egunetan hogei film ikusteko aukera izango da. Aurten iaz baino film gutxiago aurkeztu dira lehiaketara, 84 (iaz 108), baina antolatzaileek nabarmendu dutenez, kalitate handiagoko pelikulak izango dira. Antolatzaileek krisia egin dute erantzule, orain film luzeetara bideratutako diruarekin film laburrak egiten baitituzte. 84 horietatik 69 sartu dira lehiaketan (68 sail ofizialean eta bat Oarsoaldeko saririk onenaren hautagai bezala), baina hogei ikusteko aukera izango da. Lau egun barru hasiko den arren, gaur aurkeztu dute film laburren lehiaketa Jose Angel Rodriguez Hezkuntza zinegotziak, Kontxi Bello Kultura teknikariak, Iosu Ubiria Naniano ekoizpen etxeko kideak eta Sandra Martin Niessen Zinemetako arduraduna. Hain zuzen, Ubiriaren eta Martinen parte hartzea aurtengo bi berritasunen arrazoia izan da. Izan ere, aurten lehen aldiz Niessen Zinemetan emango dituzte film laburrak. Martinek azaldu duenez, film laburrak zineman eskaintzea da logikoena, eta proposatu zien momentutik ados izan direla adierazi du. Filmak ikusteko 1. aretoa jarriko dute, eta 232 pertsonentzako tokia izango da bertan. Sarrerak doakoak dira. Naniano ekoizpen etxearen parte hartzea da bigarren berritasuna. Aurten filmak aukeratzen lagundu diete Nanianokoek, eta elkarlanean ari [...]

admin

Ibarretxek hitzaldia emango du bihar Ficoban

Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak Emakumeak eta Euskal Herria XXI. mendean goiburuko hitzaldia emango du bihar, asteartearekin, Ficoba erakustazokan. Gaurko Andreak emakume taldeak antolatzen du, eta 19:30ean hasiko da. Ekitaldira agertu nahi dut...

admin

248 euri litro

Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 248 euri litro jaso zituen martxoan. Iazko hil berean baino 138,5 litro gehiago.

admin
Gehiago