Allerruk hirugarren garaipena lortu du jarraian
Bolada bikaina hartu du Preferente Mailako Allerru futbol taldeak. Hirugarren garaipena jarraian lortu dute Egoitz Etxarriren mutilek asteburuan. Kostkas-Miren Bihotza taldea 2-3 menperatu zuten lezoarrek, igandean, Donostiako Egia auzoko Matigoxotegi zelaian. Gabonetako geldialdiaren ondoren jokatu dituzten hiru partidak irabazi dituzte lezoarrek. Aurreko bolada ezkorra hautsi eta gora egiten ari dira , euren entrenatzaileak espero zuen bezala. Sailkapeneko zortzigarren postura igo dira zuri-berdeak, 23 punturekin. Jardunaldi batzuk pasatu diren arren, sailkapeneko beheko aldeko multzoak estu jarraitzen du. Sei talde daude hiru puntuko aldean.
Bolada bikaina hartu du Preferente Mailako Allerru futbol taldeak. Hirugarren garaipena jarraian lortu dute Egoitz Etxarriren mutilek asteburuan. Kostkas-Miren Bihotza taldea 2-3 menperatu zuten lezoarrek, igandean, Donostiako Egia auzoko Matigoxotegi zelaian.
Gabonetako geldialdiaren ondoren jokatu dituzten hiru partidak irabazi dituzte lezoarrek. Aurreko bolada ezkorra hautsi eta gora egiten ari dira
, euren entrenatzaileak espero zuen bezala.
Sailkapeneko zortzigarren postura igo dira zuri-berdeak, 23 punturekin. Jardunaldi batzuk pasatu diren arren, sailkapeneko beheko aldeko multzoak estu jarraitzen du. Sei talde daude hiru puntuko aldean.


