Urteko lehen udalbatzarra egingo dute bihar

2011. urteko lehendabiziko udalbatzarra bihar izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hona gai zerrenda (11 puntu ditu): Aurreko batzarraldietako akten onarpena. Bake bidean aterabide demokratikoen akordioa izenburupean aurkeztutako mozioa. ...

2011. urteko lehendabiziko udalbatzarra bihar izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hona gai zerrenda (11 puntu ditu):

  1. Aurreko batzarraldietako akten onarpena.
  2. Bake bidean aterabide demokratikoen akordioa izenburupean aurkeztutako mozioa.
  3. Talaia poligonoan Garbigunea jartzeko Udalaren jabetzako partzela baten zesioa.
  4. Udal ondasunen inbentarioa eguneratzeko proposamena.
  5. Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoari ekarpena egiteko proposamena.
  6. Iturriotz auzoko 22.4 eremuko urbanizazioaren harrera.
  7. Fermiñene udal eraikineko Lan Arriskuen Ebaluazioa.
  8. Fermiñene udal eraikineko jarduera prebentiboaren 2010-2011 denboraldiko plangintza.
  9. Aurreko urteetako isunak baliogabetzeko proposamena.
  10. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  11. Eskari-galderak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.