Otsailaren 1ean irekiko dute Udal ludoteketan izena emateko epea

Trintxerpe eta San Pedroko, Donibaneko eta Antxoko ludotekek otsailetik ekainera arteko izen -emate epea otsailaren 1ean zabalduko dute eta 26an itxi. Aipatutako ludoteka zerbitzua 4 eta 12 urte arteko gazteei zuzentzen diete. Ikasturte erdirako kuota ...

Trintxerpe eta San Pedroko, Donibaneko eta Antxoko ludotekek otsailetik ekainera arteko izen -emate epea otsailaren 1ean zabalduko dute eta 26an itxi. Aipatutako ludoteka zerbitzua 4 eta 12 urte arteko gazteei zuzentzen diete. Ikasturte erdirako kuota 24, 05 eurokoa izango da eta eskaera formalizatzen den une berean ordaindu beharko da.
Matrikula zuzenean barruti bakoitzeko ludotekan egingo dute interesatuek. Trintxerpe-San Pedron Espinosa de los Monteros plazan dago ludoteka. Donibanen, berriz, J. J. Otaegi plazan eta Antxon, Azokaren eraikinean.
Ordutegiak
Udalaren Gazteria eta Kirola Departamenduaren menpe dagoen zerbitzua den arren, Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen du. Honako ordutegia dute ludotekek. Astelehenetik ostiralera 4 eta 8 urte artekoek 17:00etatik 18:30era joan ahal dute. 8 eta 13 urtekoek, aldiz, 18:30etik 20:00etara. Larunbatean 11:00etatik 13:00etara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.