Zazpi domina Espainiako Slalom Kopan
Santiagotarrak arraunketa taldeko ur bizietako piraguistek zazpi domina lortu zituzten asteburuan Espainiako Slalom Kopako bigarren ekitaldian. Fragan (Huesca, Espainia) ospatu zen, eta 21 talderen partaidetza izan zuen. Irungo taldea hirugarren geratu...
Santiagotarrak arraunketa taldeko ur bizietako piraguistek zazpi domina lortu zituzten asteburuan Espainiako Slalom Kopako bigarren ekitaldian. Fragan (Huesca, Espainia) ospatu zen, eta 21 talderen partaidetza izan zuen. Irungo taldea hirugarren geratu zen taldekako sailkapenean.
Irundarren artean Esteban Arakamaren lana nabarmendu behar da, urrea lortu baitzuen beteranoen mailako K1ean eta bosgarren postua nagusien C2an,Ander Elosegirekin bikotea osatuz. Nesken artean, Marta Molino brontzezko bi dominarekin itzuli da etxera, Gazte mailako K1ean eta C1ean lortutakoak. Honakoak dira irundarren emaitza nabarmenenak:
Gizokezkoetan
- Esteban Aramama, urrea beteranoen K1ean.
- Telmo Olazabal, zilarra Gazte mailako K1ean.
- Rodriguez Sanchez, brontzea Kadete mailako C2an.
- Ander Elosegi, 4. nagusien C1ean.
- Hasier Rodriguez, 4. Kadete mailako K1ean.
- Azkonobieta eta Altuna, 4.ak Gazte mailako C2an.
- David Perez, 5. nagusien C1ean.
- Joan Crespo, 5. nagusien K1ean.
- Esteban Arakama eta Ander Elosegi, 5. nagusien C2an.
Emakumezkoetan
- Jone Otaño, brontzea helduen C1ean.
- Marta Molino, brontzea Gazte mailako C1ean eta K1ean.
- Maitane Herrero, 5. Kadete mailako C1ean.
- Jone Otaño, 5. nagusien K1ean.

