Albisteak

Lehen hamarkada beteko du Gira Birak

Hilaren 9an itzuliko da Gira Bira, familiei zuzendutako jaialditxoa. Edizio honetan, magia, zirkua, natura eta Txikimusika izango dira protagonistak.

'Nestor Basteretxea Irunen (1958-1971)' erakusketa ikusteko doako bisitak antolatu dituzte

Erakusketaren komisarioak gidatuko duen lehen bisita gidatua bihar izango da, arratsaldeko 19:00etan, Menchu Gal aretoan. Aurretiazko izen ematea beharrezkoa da.

Fermin Izagirre bake epailea omendu dute

Iraty Elberdin izango da aurrerantzean bake epaile berria. Fermin Izagirreri lekukoa hartu dio Elberdinek.

Udal Euskaltegia datorren ikasturteari begira dago

Gaur aurkeztu dute 2024-2025 ikasturtea eta matrikulazio kanpaina. Beste ikasturte batez, Lannahi programari eutsiko dio udalak.

Hirugarrenez, Irunen jokatuko da Gipuzkoako Pentatloi Txapelketa

Abuztuaren 4an egingo da eta Euskal Jiraren programazioaren parte da. Txapelketa nagusiaz gain, lau erakustaldi egingo dituzte ere.

Larrialdietarako Udal Plana aktibatu du Irungo Udalak

Gaur eta bihar (hilak 30) alerta laranja aktibatuta egongo da. Hainbat gomendio eman dituzte beroaldiari aurre egiteko.

Inoiz baino BATeko atleta gehiago Espainiako Txapelketan

Munduko txapelketara sailkatu dira, gainera, Joaquin Alonso eta Arwen Martinez. BATek zortzigarren postuan bukatu du taldeen sailkapenean.

Ohorezko txandatik kanpo geratu da Hondarribia

Donostiarrek sailkapen orokorrean aurre hartu diete Hondarribiarrei. Emakumeetan, berriz, Hondarribiak goranzko joera berretsi du, eta B ontziko gizonezkoek sailkapenean postu bat egin dute gora.

Bidasoa munduko ibaien mapan jartzen duen proba

Bihar egingo da Bidasoaren Nazioarteko Jaitsiera, eta mundu osoko kirolariak arituko dira lehian. Herritarrek ere parte hartu ahalko dute VI. Jaitsiera Herrikoian.

117 buelta eman ditu Ainara Aramendiak 2024ko Kutxa Entregan

Atzo arratsaldean ospatu zen Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiaren Kutxa Entrega. Ainara Aramendia izan da aurtengo protagonista.

1.500 marihuana landare konfiskatu ditu Ertzaintzak Irunen eta Lezon

Bi herrietako pabiloi banatan aurkitu ditu poliziak landareak. Saltzeko prest ziren 42 kilo marihuana ere konfiskatu ditu. Bi pertsona ikerketapean daude.

Errepideetako zuloak estaltzeko, hainbat kale itxita

Hilaren 13tik 16ra izango dira obrak eta kasu guztietan iluntzean itxiko dira errepideak zirkulazioari.

Adinekoen asteak "arrakasta" izan du

Guztira 950 lagunek hartu dute parte jardueretan, eta eragile desberdinak elkar ezagutzeko aukera izan da.

Rodrigo Cuevas musikari asturiarrak Irunen joko du

Abenduaren 14an izango da emanaldia, Amaia KZn. 'Manual de romeria' diskoaren bira egiten ari da, eta sarrerak dagoeneko salgai daude.

Aste kulturalaz bustiko da Erdialdeko auzo elkartea

Hilaren 14tik 20ra jarduera desberdinak egingo dituzte auzo elkartean bertan. Adin guztietako jendeari zuzendutako programazioa da.

Uholdeak saihesteko neurriak eskatu ditu PSE-EEk

Alderdi sozialista "kezkatuta" dago egoerarekin. Horren aurrean, lezoien kota igotzea edo harea zakuen hiru altuera jartzea proposatu du. Hilaren 16tik 18ra oso koefiziente altuko marea biziak espero dira.

Txingudi Errugbiko seniorrak zelaira itzultzeko prest

Denboraldia hasiko dute Zaisa Txingudik eta Biok Txingudik. Emakumeak, Arrasatera joango dira eta gizonezkoek etxean jokatuko dute.

Hondarribiko EAJk baikor baloratu du Bidasoko osasun akordioa

Osasun Saila eta Irungo eta Hondarribiko Udalak eskualderako etorkizuneko Plan Integralaren oinarriak ezartzeko akordio batera iritsi dira, eta alderdi jeltzaleak akordio horren "oso balorazio positiboa" egin du.

Gehiago