Partaidetza bidezko aurrekontuetarako proposamen finalistak, hautatuta

Aurten, herritarren parte hartzea hazi egin da bi prozesuetan.

2025eko aurrekontu parte hartzaileen proposamen irabazleak hautatu dituzte herritarrek. Bi prozesu egon dira martxan; batetik, orokorra eta bestetik, gazteena. Bi kasuetan boto bidez hautatu dituzte proposamenak eta udalak jakinarazi du boto emaileen marka hautsi dela aurtengoan.

Prozesu orokorrean, 10.830 boto eman dituzte 2.563 lagunek, pasa den urtean 2.016 parte hartzaile izan zirelarik. Aldiz, gazteen prozesuan 257 pertsonak eman dute botoa (iaz, 235) eta guztira 932 boto eman dituzte (iaz, 919).

Prozesu orokorreko parte hartzea %27,18 igo da aurreko urtearekin konparatuta eta botoak %34,30. Gazteen prozesuan ere parte hartzean igoera izan da, %9,36koa hain zuzen eta botoetan %1,41ekoa. Sergio Javier udal ordezkariaren esanetan, herritarrak hiria hobetzeko “inplikatuta” daude, “udala bezalaxe”.  Prozesu orokorreko eta gazteen prozesuko proposamen irabazle guztiak Irungo Udalaren orrialdean kontsulta daitezke. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.