Aste kulturalaz bustiko da Erdialdeko auzo elkartea
Hilaren 14tik 20ra jarduera desberdinak egingo dituzte auzo elkartean bertan. Adin guztietako jendeari zuzendutako programazioa da.
Erdialdeko auzo elkarteak kulturaren astea prestatu du hilaren 14tik 20ra bitarterako. Egun horietan denetarik egin eta entzuteko aukera egongo da, hala nola, argazki rally bat, dantza emanaldi bat, txokolatearen historia edota zarzuela eta operaren historia Irungo antzokietan, Atzokoak abesbatzaren emanaldi bat edota haurrentzako zigilu tailerra.
Jarduera guztiak doakoak dira eta auzo elkartean bertan egingo dira (Aldapeta kalea, 7).
Egitaraua:
- Hilak 14, astelehena, 18:00etan: Argazki rallyaren aurkezpena.
- Hilak 15, asteartea, 18:30ean: 140 urte zarzuela eta opera Irungo antzokietan. Pedro Ballaz hizlariarekin.
- Hilak 16, asteazkena, 19:00etan: Integrazioa, desgaitasun intelektualak dantza emanaldia.
- Hilak 17, osteguna, 19:00etan: Txokolatearen historia Irunen. Koldo Salinasen hitzaldia, gero, dastaketa.
- Hilak 18, ostirala, 19:00etan: Atzokoak abesbatzaren kontzertua. Herriko abestiak kantatuko dituzte.
- Hilak 19, larunbata, 11:00etatik 13:00etara: 6 urtetik gorakoentzako eskulan tailerra Maialen Arocenarekin. Zigilu tailerra eta artista liburua egiteko aukera egongo da. Jolasak ere egingo dituzte.
- Hilak 19, larunbata, 18:30etatik 20:00etara: Erdialdeko kaleetan ibilbidea Ondare kultur elkarteko erraldoiekin eta Oiasso txarangarekin. Irteera eta helmuga, auzo elkartea izango da.
- Hilak 20, igandea, 12:30ean: Argazki rallyko irudi irabazleen erakusketa eta sari banaketa.