Albisteak

Okendo kalean du geltokia berriro San Pedroko autobusak

Donostiako Okendo kalean izan du urteetan San Pedroko autobusak geltokia, baina Ekialdebus zerbitzua martxan jartzearekin batera, Gipuzkoa plazara lekualdatu zuten geltokia, lehengo martxoaren 1ean. Bada, autobus konpainiaren oharrak dioenez, orain geltokia lehengo tokira itzultzeko agindu du Donostiako Udalak. Honenbestez Okendo kalean du berriz ere geltokia San Pedroko autobusak. Lehengo astean Pasaiako alkate Maider Zigandak Gipuzkoa plazan gerta zitekeen autobus pilaketarengatik kezka agertu zuen,  Ekialdebus zerbitzua baloratzeko zabaldutako prentsa oharraren bidez.

admin

«Aiako Harriko sutea nahita piztutakoa da»

Pasa den ostiral «nahita eragindako» sutea izan zen Oiartzungo Munanier mendian, Aiako Harriko Parke Naturalean, Eguzki, Ekologistak Martxan, Berdeak, Ugatza Ornitologi Elkartea, Haritzalde eta Errenteria-Orereta Bizirik talde ekologistek salatu dutenez. Talde horien esanetan, «ezagunak diren abeltzainek eragin dute sutea». Ekologistek gogorarazi dutenez, Parke Naturalean sua erabiltzea debekatuta dago 1995etik, baina hainbat urtean behin halako kasuak gertatzen dira. Era berean, nabarmendu dute, Munanier mendia eta Aiako Harriko Parke Naturalaren lurren %80a herriarenak direla, ez abeltzainenak: «Herri ondare naturala interes partikularrerako ez erabiltzeko deia egin nahi diegu». Udalari eta Aldundiari «Eraso ekologikoaren» aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Oiartzungo Udalari hainbat neurri hartzeko eskaera egin diete ekologistek. Hasteko, eskatu dute  herriko Abeltzainen Elkartearekin azter dezatela gertaera eta ezagunak diren abeltzain horiek kanporatu ditzatela elkartetik, «haien inpunitatearekin bukatzeko». Horrez gain, Oiartzungo Abeltzainen Errolda eta baimenak berraztertu ditzatela eskatu dute ekologistek, eta Munanierren urte batzuetan zehar abereen bazkatzea debekatu dezatela,  «itxiturak egin eta bertako pagadia berreskuratzeko». Era berean, Aldundiak eta Udalak, mendiaren jabe gisa, Ertzaintzari eta Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzari kasuan parte har dezaten eskatzea nahi dute ekologistek, «delitu ekologiko hau ikertzeko eta errudunak zigortzeko». Ekologisten arabera, azken urteetan Natura 2000 Sarean dagoen Aiako Harrian kudeaketa arazoak areagotzen ari dira, Foru Aldundiak behar diren tinkotasuna eta [...]

admin

Aurrerarekin husna berdindu dute mutilek

Ohorezko Erregionaleko Ondarroako Aurreraren eta Oiartzunen arteko partida golik gabe bukatu zen. Husna berdindu zuten. Partidaren ondoren, oiartzuarrak sailkapeneko zazpigarrenak dira, 38 punturekin.

admin

Etorkizuneko Hondarribia ezagutzeko tresna inauguratu dute

Astelehen arratsaldean ireki zuten Hemendik aurrera erakusketa Arma Plazan. Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Planeamenduaren Aurrerapenaren erakusketari esker, Hondarribia datozen 10-15 urteetan nolakoa izango den ikusteko aukera izango dute herri...

admin

Irlandako festa izango da larunbatean, Antxon

Antxoko gazteek festa berezia antolatu dute larunbat honetarako, hilak 19. 18:00etatik aurrera, garagardoa, musika eta jatekoa izango dira, besteak beste, Gaztetxean. Bertan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

admin

Korrika batzordearen bilera izango da bihar

Bihar arratsaldean Antxoko Korrika Batzordeak hirugarren bilera egingo du. Bilera 18:30ean izango da euskaltegian. Edonork har dezake parte bilkuran, horrela, herritarrei euren ideiak bileran partekatzeko deia egin diete batzordeko kideek.

admin

Gose grebalariekin elkartasuna adierazteko ekintzak

Euroaginduen kontra Hendaiako Intzura auzoan Irati Tobar gaztea, eta Iker Elizalde eta Xabi Hirigoien Hendaiako eta Beskoitzeko hautetsi abertzaleak egiten ari diren gose grebaren harira, elkartasuna adierazteko hainbat ekimen antolatu dituzte aste hon...

admin

Martxoa urdina ari da izaten Hendaian ere

Hendaiako Herriko Etxeak Frantziako estatuan egiten ari diren 2011ko Martxoa Urdina ekintzarekin bat egin du. Minbizia ahalik eta azkarren diagnostikatzearen garrantziaz ohartarazi nahi du Pyradec Zentroak antolatutako informazio kanpainak. Gizartearen...

admin

EHEren 30 urteak dokumentalean, ostegunean Zokoburun

Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen eta Korrika Kulturalaren karietara, Hendaiako AEKk Izan, egin, eragin, Euskal Herrian Euskaraz dokumentalaren proiekzioa eskainiko du Hendaiako AEK-k ostegunean, martxoak 17, 19:00etan Zokoburuko Antoine d’Abb...

admin

Irrintzi taldeak ipuinak kontatuko dizkie haurrei

Pasaiako udal liburutegietan ipuinak kontatuko dizkiete Irrintzi taldeko kideek lau eta sei urte bitarteko haurrei. Horrela, lehenengo hitzordua bihar izango da, Antxoko udal liburutegian. Etzi Donibaneko haurrek izango dute aukera ipuinak entzuteko, e...

admin

‘Iratxoaren kondairak’ ikusteko aukera izango da Eskolatik Kalerarekin

Eskolatik Kalera ekimenean Iratxoaren kondaira antzezlana prestatu dute oraingo honetan. Antzart taldea dago lan horren atzean, eta ostiralean taularatuko du Errenteria Hiria Kulturgunean, 17:30etik aurrera. Haurrei zuzenduta dago ekimena, zehazki, 6-1...

admin

Txingudi Korrikaren XIII. ekitaldia larunbatean izango da

Hamahirugarren ekitaldira iritsi da Txingudi Korrika herri lasterketa. Larunbatean izango da, eta beti bezala, Txingudi inguruko hiru herriak lortuko ditu probak: Hendaian hasiko da, eta Irundik pasatu ondoren Hondarrian bukatuko da. Hamar kilometroko bidea du herri lasterketak, eta 16:30ean hasiko da Hendaian. Bidasoa Atletiko Taldeak antolatuko du aurten ere lehia. Proban izena emateko aukera dago oraindik. www.kirolprobak.com webgunean egin behar da hori, eta bertan, besteak beste, parte hartzeko baldintzak agertzen dira. Hala, izena ematen dutenek probarako txipa jaso behar dute: bihar eta etzi jaso behar dira txipak Bidasoa Atletiko Taldearen egoitzan (Ramon Iribarren, 4, behea-atzealdea, Irun), 17:00etatik 20:00etara. Bestela, larunbatean bertan proba hasi aurretik jaso daitezke ere txipak, Hendaiako irteeran, 15:00etatik 16:15era. Autobusa eta ontzia Antolatzaileek aholkua eman diete parte hartzaileei: komeni da autoak Hondarribian uztea. Hala, Bentako nahiz Hondartza kiroldegiaren ondoko aparkalekuetan autoa uzteko eskatu diete korrikalariei. Hartara, Hondarribitik Hendaiako irteerara joateko autobusak (15:00etan, 15:15ean eta 15:30ean aterako dira Butron pasealeku ondoko geltokitik) eta ontziak (Bentako aparkalekuaren ondoko moilatik, 15 minuturo) prestatuko dituzte antolatzaileek. Irteeratik helmugara arropa eramateko zerbitzua ere egongo da, baita dutxa eta aldagela zerbitzua ere. Proba bukatuta, zozketak egingo dituzte dortsala ematen dutenen artean.

admin

Herritarrak zoriondu ditu La Herrera Herrira Herri Batzordeak

“Herri mugimenduarentzako mugarri” izango delako, herritarrak zoriondu nahi izan ditu La Herrera Herrira Herri Batzordeak, lehengo asteazkeneko ez ohiko udalbatzarrak herritarrek landutako ordenazio proposamena bere egin eta gero. Erabakiak  “herria eraikitzeko bidean izango duen garrantziarengatik” herritarrak ez ezik, hainbat alderdi politiko, norbanako zein tekniko zoriondu nahi zian ditu Herri Batzordeak. “Herrerarako herritarren proposamena ahalbidetu dute eragile guztiak zoriondu nahi ditugu”, esan dute. Gobernu Taldeari ere agertu diote esker ona, “proposamena gauzatu ahal izateko bitarteko materialak zein giza bitartekoak errazteagatik”, eta baita ezker abertzaleko hautetsiei eta EBri “herritarrak errespetatu eta babesteagatik, prozesuan bitartean zein lehengo asteko udalbatzarrean”. Era berean, “deitoratu eta gaitzetsi” dute “PP, EAJ eta PSE-EE prozesu guztia bitartean zein udalbatzarrean izan zuten jarrera saboteatzailea”. “Herritarren beharretatik urrun dauden proposamenak defendatzen dituztela onartu ordez, jarrera iheskorra eta konpromisorik gabea agertu zuten”, kexatu dira. Harro daude batzordeko kideak lorpenarekin: “Ilusioarekin, lanarekin, entregarekin, eta pertseberantziarekin Herrera Herrirako lau milatik gora sirenek herritarren proposamena egia bihur dadin lortzen ari gara”. Hasitako bidetik lanean jarraituko dutela iragarri dute, bide batez, batzordeko kideek eta eskaera bat egin diete gaian zer esana duten gainontzeko erakundeei: “Portu Agintaritzari eta Aldundiari nota har dezatela eskatu nahi diegu. Herritarrek portuko Herrera ordenatzeko proposamena landu duten, eta 4000tik gora atxikimendu [...]

admin

Guztia erabakitzeke egon arren, aldaketarako gogoa nagusi da Errenterian

Bilduren garaipenak aldaketarako bidea ireki du Errenteria-Oreretan PSE-EEren 28 urteko agintaldiaren ostean. Orain, akordioak gertutik jarraitu beharko dira Udala nola osatzen den ikusteko. Mendoza: “Pena litzateke horrelako aukera bat galtzea” Julen Mendoza Bilduko zerrendaburuak aldaketa posible ikusten du, eta “konfiantza botoa” eman du:  “Herrian aldaketa hori eskatzen ari dira. Izugarrizko pena litzateke horrelako aukera bat galtzea. Baina nik uste dut hori ez dela gertatuko”. EAJ da horretarako giltza, eta Mendozak uste du berak erabakiko duela zer gertatzen den: “PSE-EErekin batzen bada bere erabaki bat da, baina iruditzen zait izugarrizko desilusioa ematea litzatekeela Orereta-Errenteriako gizarteari”. Ildo horretatik, euren esku dagoen guztia egiteko prest daudela berretsi du: “Guztiok ardura politiko osoz jokatu behar dugu. Gizarteak emendatzen gaituenari erantzun behar diogu, eta espero dut beste alderdiek ere maila hori ematea”. Merino: “Emaitzekin frustratuta nago” Juan Carlos Merino PSE-EEko zerrendaburuak eta jarduneko alkateak bere alderdiak jasotako emaitzak “pozgarriak ez direla” adierazi du. Herritarren eskaerak ez ulertu izana egon daiteke emaitzen atzean Merinoren ustez, “baina azterketa lasaiagoa egin beharko dugu”. Iragarpenak egiteko goizegi dela iritzi dio: “Oraintxe bertan ez naiz gai horretarako, alkate izaten jarraitzea zailagoa badut ere lehiaketetan bezala honetan ere ez dut aldez aurretik amore emango”. Bilduk jasotako emaitzen gainean ezadostasuna erakutsi du [...]

admin

Zabalo: “Gugan konfiantza jarri dute lezoar gehienek”

Herenegungo udal hauteskundeek argazki garbia utzi zuten Lezon: Bilduk bederatzi zinegotzi lortu zituen, EAJk hiru eta PSE-EEk bakarra. PPk, Aralarrek eta Ezker Batuak ez dute ordezkaririk lortu. Hauteskunde ondorengo aje egunean, ordezkaritza lortu duten alderdietako zerrendaburuek balorazioa egin dute. Bilduko Ainhoa Zabalorentzat emaitza «positiboa» izan da, “lezoar gehienek guregan jarri dutelako konfiantza”. Bilduko kideak “ilusio eta gogoz beteta” daudela adierazi du Zabalok, “eta gure indar guztiak jarriko ditugu”. Lezorentzako “ezkerrekoa eta abertzalea” den eredua nahi dute Bildukoek, “Udal demokratiko batekin”. Horrela, hainbat lan ildo azaldu ditu Zabalok: “Garapen eredu iraunkorra bilatu nahi dugu, Jaizkibel eta Gaintxurizketako nekazal lurrak babestuko ditugu, badiaren benetako birgaitzea eta portu eredu berri bat bilatu nahi ditugu”. Horrez gain, kalean euskararen erabilera bultzatuko dutela adierazi du, baita elkarteekin elkarlanean ariko direla ere. Gazteek herrian parte hartzea sustatuko dutela ere esan du Zabalok. “Guztiontzat bizi baldintza duinak nahi ditugu, beste gauza askoren artean”, gaineratu du, “eta lan handia egiteko daukagun arren, horrek ez gaitu kikiltzen eta hementxe gaude horretarako”. Beste ordezkariak Lezoko Udalean ordezkaritza lortu duten beste bi zerrendek oposiziotik lanean egingo dutela jakinarazi dute, “orain arte bezala”. PSE-EEk Lezon atera duen ordezkari bakarrak, Mikel Antxon Arrizabalagak, emaitzen balantzea egin du: “Egia esan, ez dago irakurketa handia [...]

admin

Perez de San Roman: “Herriarentzako eta herritarrentzako egingo dugu lan”

Datuak pixka bat gehiago digerituta, emaitzen balorazioa egin dute Aiora Perez de San Roman Bilduren alkategaiak eta Xanet Arozena Hamaikabaten (H1!) zerrendaburuak. Aiora Perez de San Roman “Oso balorazio positiboa egiten dugu, izan ere, espero...

admin

Behobia-Donostiarako izena emateko epea irekita bihartik

Behobia-Donostiako arduradunek jakinarazi dutenez, bihar zabalduko dute lasterketaren 47. ediziorako izen ematea. Iaz bezala, bi fasetan banatuko dute izen ematea. Lehen fasea, bihartik ekainaren 5era arte luzatuko da eta ohiko partaideei soilik zuzend...

admin

Pertsona baten bila ari dira Bidasoa ibaian

Atzo gauean Santiago zubitik behera erori zen pertsona baten bila ari dira larrialdi zerbitzuak. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzaren patruila batek ikusi zuen nola erori zen ibaira, eta horiekin batera Gurutze...

admin

Herriarteko txapelketan final-laurdenetara pasatu da Oiarpe

Duela bi asteburu, Oiartzungo pilotariek Astigarragaren kontrako hiru mailatako partidak —kadeteak, gazteak eta helduak— irabaztea lortu zuten, Herriarteko Pilota Txapelketaren barnean. Azkeneko larunbata honetan jokatu zuten itzulikoa Madalensoron, eta oiartzuarrek berriro irabazi zituzten hiru partidak.  Kadeteetan, Andoni Ugaldek eta Aitzol Arzallusek 22-2 irabazi zieten Olarrari eta Zubillagari. Gazteetan, Jokin Hernandezek eta Ander Imazek 22-13 gainditu zituzten Otaño eta Gurutzalde. Helduetan, Gorka Agirrezabalagak eta Iñigo Ugaldek 22-15 irabazi zuten Salaberriaren eta Arrietaren kontra. Hala, final-laurdenetarako sailkatu dira oiartzuarrak. Hurrengo kanporaketa usurbildarren kontra jokatuko dute, lehenengoz Madalensoron. Ostiralean izango da, 19:45etik aurrera. Hiru partida gogor dituzte aurretik oiartzuarrek, baina final erdietara sailtzeko gogoz daude, eta duten guztia emango dute hori lortzeko. Beste lehiak Añorgako Txapelketan, 22 urtez azpikoetan, aurrera jarraitzen du Oiarpek. Azkeneko partida 22-18 irabazi dute Aritz Arribillagak eta Iñigo Ugaldek, Lobanen eta Iraizozen kontra. Gipuzkoako Alebinen Talentuen Txapelketan, partida bat irabazi eta beste bat galdu dute Oiarpeko pilotariek. Imanol Ugaldek 14-16 galdu du asteburuan Añorgako Expositoren kontra. Aitor Leonetek 16-4 irabazi dio Oiarbideri.

admin

Xabier Iridoy (EAJ): “Ikuspegia ireki da, eta kontuan hartu beharko dute”

Sozialistekin gobernatzea ez du baztertzen EAJk, ia 500 bozka eta aulki bat irabazita —4.583 boto, 5 zinegotzi, %17,89rekin—. Gaur elkartuko da Irungo Uri Batzarra emaitzak aztertu eta hurrengo urratsak zehazteko. Xabier Iridoy alkategaiak Santanok kudeatzeko modu ezberdina agertu beharko duela aurreratu du: «benetako akordioetara iristeko ordua da, ibilbide luzekoak, sakonekoak». Oso gustura daude jeltzaleak igandeko emaitzekin. «Ikusten dugu hiriko ikuspegia ireki dela eta gobernuak hori kontuan hartu beharko du», gaineratu du Iridoyk.

admin
Gehiago