EHEren 30 urteak dokumentalean, ostegunean Zokoburun

Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen eta Korrika Kulturalaren karietara, Hendaiako AEKk Izan, egin, eragin, Euskal Herrian Euskaraz dokumentalaren proiekzioa eskainiko du Hendaiako AEK-k ostegunean, martxoak 17, 19:00etan Zokoburuko Antoine d’Abb...

Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen eta Korrika Kulturalaren karietara, Hendaiako AEKk Izan, egin, eragin, Euskal Herrian Euskaraz dokumentalaren proiekzioa eskainiko du Hendaiako AEK-k ostegunean, martxoak 17, 19:00etan Zokoburuko Antoine d’Abbadie aretoan.

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak 30 urte bete zituen 2009ko azaroaren 4an. Hamarkada hauetan asko izan dira EHEk Euskal Herri euskaldunaren bidean egin dituen gogoetak eta ekimenak; hainbat eta hainbat izan dira 1979an Lesakako zinema-areto batean zenbait euskaltzale bildu eta herria berreuskalduntzeko hautua herritik bertatik bultzatzeko borondate irmoz Euskal Herrian Euskaraz taldea sortzea erabaki zutenetik bidean emandako urratsak.

Hala ere, bide hori ez du EHEk bakarrik egin, eta Izan, egin, eragin. Euskal Herrian euskaraz ikus-entzunezkoak sortze garaitik gaurdainoko EHEko hainbat kideren bizipenak eta gogoetak jaso ez ezik, hauetan eta bide horretan bultza egin duten zenbait euskaltzalerenak ere jaso ditu; iragana gogoan hartuz, etorkizuneko erronkak marrazteko.

Proiekzioaren ondotik, Ion Ansa zuzendariarekin eta Sebastien Irazoki EHEko kidearekin solastatzeko aukera izanen da. Sartzea dohainik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.