Pertsona baten bila ari dira Bidasoa ibaian

Atzo gauean Santiago zubitik behera erori zen pertsona baten bila ari dira larrialdi zerbitzuak. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzaren patruila batek ikusi zuen nola erori zen ibaira, eta horiekin batera Gurutze...

Atzo gauean Santiago zubitik behera erori zen pertsona baten bila ari dira larrialdi zerbitzuak. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzaren patruila batek ikusi zuen nola erori zen ibaira, eta horiekin batera Gurutze Gorriaren hainbat talde ere bila ari dira, baita Frantziako Poliziaren patruila bat ere.

Bilatze lanei gaur goizean ekin diete berriro. Itxura denez, gizonezkoa da desagertutakoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.